Aurrekontuak zenbait baldintzapean adosteko prest agertu da PP
2013ko Aurrekontuak onartzeko akordioa lortu nahi baldin badu ''bere gogo nazionalistak apaldu'' behar dituela ohartarazi dio Anton Damborenea PPko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari.
Ricardo Gatzagaetxebarria Jaurlaritzako Ogasun sailburuarekin bilera egin du PPk astearte honetan, eta Aurrekontuak zenbait baldintzaren menpe adosteko asmoa agertu dio Alderdi Popularrak Jaurlaritzari. Hala, Damborenearen hitzetan, ''lehentasunen artean Euskadiko herritarren beharrak asetzea dituen Aurrekontu erreal bat'' negoziatzeko prest dago PP, ''eta ez beste toki batzuetako beste inoren gastuak asetzeko Kontuak''.
"Argi utzi diegu ulertzen dugula Jaurlaritzak diru-sarrera gutxiago duela, baina ezin dugu ulertu Euskaditik kanpoko gasturik egotea'', gaineratu du. Ildo horretan, Damborenean esan du PPk ezin duela ulertu Jaurlaritzak ''sasienbaxadak edo Frantzian ikastola deitu nahi dituzten ikastetxe publikoak finantzatzea, hemen beharrezkoa dena enplegua sustatzea eta bultzatzea denean''. ''Ez da onargarria ezertarako balio ez duten enbaxadetan eta Iparraldeko ikastetxe publikoetan dirua inbertitzea, ezta funtzionarioak euskalduntzeko hamar milioi bideratzea ere, diru hori mediku eta erizainen zerbitzuetan murrizketak ekiditera bidera daitekeenean'', gaineratu du.
Proposamena aztertuko dutela eta ''akordiorako aukera'' ikusten dutela esan die Jaurlaritzak, Damborenearen hitzetan, eta datorren astean erantzungo diete, PPko ordezkariak aurreratu duenez.
Edonola ere, PPko kideek uste dute Aurrekontuak luzatzea duela Jaurlaritzak buruan, eta Alderdi Popularrak 2013ko Aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkezteko asmoari eusten diote, Damboreneak baieztatu duenez. Halaber, Kontuei aurkeztu behar dizkieten alde bateko zuzenketak prestatzen jarraitzen dutela baieztatu du.
Gaurkoan, ordubeteko bilera egin dute Alderdi Popularrak eta Jaurlaritzak, eta, astean zehar, gainerako alderdiekin egingo ditu bilerak Urkulluren Exekutiboak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.