EH Bildu eta PSE: 'Aurrekontuak luzatzea da Urkulluren benetako asmoa'
Iñigo Urkullu lehendakariaren “benetako asmoa” Aurrekontuak luzatzea dela adierazi du gaur Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak. Horren hitzetan, talde politikoekin abian jarritako “negoziaziorik ez dago”, eta “itxurak egiteko” hasi dute.
Legebiltzarrean egindako agerraldian, Pastorrek berretsi du osoko zuzenketa aurkezteko argudio guztiak indarrean daudela.
Hala ere, PSEko ordezkariek bilera egingo dute bihar Ricardo Gatzagaetxebarria Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuarekin, atzo hasitako bilera-sortaren baitan.
Iragan urrian Finantza Batzordeak egindako bileran, 2013. urteari begira aurreikusitako diru-sarrerak ez zirela “errealistak” nabarmendu zuten sozialistek.
“Ez dago azpijokorik, ez gara negoziazioa garestitzeko salneurria igotzen ari. Gauza bera esan dugu lehen, eta gauza bera esaten ari gara orain”, adierazi du.
Diru-sarreren “beste aurreikuspen” bat egitea posiblea izango dela esan du lehendakariak, beti ere Aurrekontuak onartu ostean. “Ez gara tranpa horretan eroriko”, esan du Pastorrek.
Jaurlaritzak 1.500 milioi euro inguru jasoko dituela uste du EH Bilduk
Laura Mintegi EH Bilduren bozeramaileak berretsi egin du bere taldeak Jaurlaritzaren Aurrekontu proiektuaren kontra egingo duela eta EAJk negoziatzeko asmorik ez duela kritikatu du. "Aurreko legealdiko Aurrekontuak luzatzea da euren asmo bakarra", salatu du.
Ricardo Gatzagaetxebarria Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin bildu ostean, agerraldia egin du Mintegik. Jaurlaritzaren jarrera deitoratu du: "Babesa baino, euren proiektuarentzako atxikimenduak nahi dituzte, ez daude ezer aldatzeko prest".
EH Bilduk egindako estimazioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak esandakoa baino 1.500 milioi euro gehiago izan ditzake aurten, Kupoa dela eta Estatuak zor diona kontuan hartuta, besteak beste. "EAJk badaki Aurrekontuetan aipatzen ez diren diru-sarrerak izango dituela aurten", erantsi du Mintegik.
EH Bilduk uste du Kupoaren likidaziotik 700 milioi euro inguru jaso ditzakeela EAEk, eta mekanismo horren kalkulurako sistema berriari esker, 300 milioi gehiago izan daitezkeela. Gainera, Barne Produktu Gordinaren defizita % 1,5ean mantentzen bada, % 0,7ra jaitsi beharrean, Jaurlaritzak beste 500 milioi euro jaso ditzake zorpetze ahalmenagatik.
UPyDk bere baldintzak ezagutarazi dizkio Jaurlaritzari eta "pilota EAJren teilatuan" dagoela dio
Gorka Maneirok ere uste du Jaurlaritzaren benetako asmoa Aurrekontuak luzatzea dela.
Ricardo Gatzagaetxebarria sailburuarekin bildu ostean egin dako agerraldian, UPyDko legebiltzarkideak jakinarazi du "ezinbesteko 16 baldintza" biltzen dituen dokumentua aurkeztu diola Jaurlaritzari.
"Sailburuak agindu digu guk proposatutako neurriak zorrotz aztertuko dituela eta zain gaude; orain pilota EAJren eta Jaurlaritzaren teilatuan dago", azpimarratu du.
Hala eta guztiz ere, UPyDk osoko zuzenketa aurkezteko asmoari eusten diola berretsi du; izan ere, "murrizketak ahalbidetu eta independentzia bilatu nahi duen Aurrekontua ezin dugu inolaz ere onartu", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoan hasiko dira ertzainentzako 150 plazako LEParen probak
Probak plantilla indartzeko eta agenteen defizita estaltzeko planaren barruan sartzen dira.
Talgoren egoitza soziala eta fiskala Arabara itzuli da
Talgoko akziodunen aldaketa sinatu dute euskal partzuergoak (Sidenor, Finkatuz -Eusko Jaurlaritza- eta Vital) eta SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Gobernuaren menpeko sozietate publikoak. Halaber, taldearen egoitza soziala eta fiskala Ribabellosara (Araba) itzuliko da.
Unai Rementeria, BBK Fundazioko presidente berria, Xabier Sagredoren ordez
Erakundearen Patronatua asteazken honetan bildu da Bilbon, erabakia berresteko, ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo diote Urdaibain 300 milioi inbertitzeko planari
Aldundia, Jaurlaritzarekin batera eta "20 udalekin batera", uztailetik ari da "enpresen lehiakortasuna" bultzatzeko plana ezartzen, lurzoru industriala sortzeko, lanbide-heziketa indartzeko, eskualdean egon ohi diren sektore ekonomikoen indarguneei balioa emateko neurriak hartzeko eta horien inguruan jarduera berriak sortzen saiatzeko.
Pentsiodunen mugimendua 24 orduko itxialdi bat egiten ari da Gasteizen, ostegun honetako manifestazioen atarian
50 pentsiodun inguru 24 orduko itxialdi bat egiten ari dira Gasteizko Koroatzearen elizan. Bihar, itxialdia bukatuta, manifestazioa egingo dute Arabako hiriburuan, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatutako gutxieneko pentsioen osagarri bat aldarrikatzeko. Iruñean ere deituta dago manifestazioa.
Europak atzera egin du 2035ean errekuntza ibilgailuen salmenta debekatzeko asmoan
Auto elektrikoen eskariaren moteltzeak, sektorearen presioak eta Txinaren lehiak eraman dute Europako Batzordea erabakia hartzera: errekuntza-autoen ekoizpen "mugatua" baimenduko du 2035etik aurrera.
Bat eta Barik txartelekin ordaindu daiteke gaurtik Lurraldebusen
Abenduaren 23tik aurrera, Irungo eta Lasarteko hiri-autobusetan ere ordaindu ahal izango da Bat eta Barik txartelekin, eta Gipuzkoako gainerako herrietan, berriz, ordaintzeko makinak egokitu ahala erabili ahal izango dira.
Eusko Jaurlaritza: "Angularen egoerari buruzko azken txostenek erabaki hau hartzera behartzen gaituzte"
Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordeak, kudeaketa-plana eguneratzeko beharra azpimarratu du, "oraingo planak ez dituelako espero ziren emaitzak eman".
Angulazaleak: "Arrantzak soilik ez du angula hiltzen"
Unai Eizagirre Euskadiko Angulero Elkartearen presidenteak adierazi du angularen arrantzaren atzean lanbide bat dagoela, "gorde beharrekoa", eta dio debekuak ez duela "espeziea salbatuko".
Unai Rementeria izango da BBK Fundazioaren presidente berria
Bizkaiko ahaldun nagusi ohiaren hautagaitza gehiengo osoz onartu du gaur izendapen batzordeak, eta bihar Fundazioaren batzordeak berretsi beharko du.