Mediku profesionalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erizain langabetuen kopurua hirukoiztu da hiru urtetan Euskadin

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak adierazi duenez, "mediku langabetu bakoitzeko, bost erizain langabezian geratu dira".
Erizain kopurua hirukoiztu egin da 2010etik hona. Argazkia: EITB

Pilar Lecuona Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialeko presidenteak gaur adierazi duenez, erizain langabetuen kopurua hirukoiztu egin da azken hiru urteetan: 2010ean, 270 erizain zeuden langabezian; egun, 714 erizain dira.

Erizaintzaren Nazioarteko Egunaren harira Lecuonak zabaldutako agiriaren arabera, osasun arloan izandako murrizketek "erizainen taldeari bereziki eragin diete". "Mediku langabetu bakoitzeko, bost erizain geratu dira langabezian", azaldu du Lecuonak.

Gauzak horrela, "egun lan egiten ez duten erizainen benetako errolda" sortuko du Gipuzkoako elkarte horrek. Hori dela eta, haien lan-egoeraren berri emateko gonbidapena bidali die kide guztiei.

Halaber, erizain gazteren egoera ezagutzeko asmoa dutela iragarri du Lecuonak, langile-murrizketen ondorioz gainerako langileetan eragindako lan-zamak aztertzeko, "albo-kateak izenarekin ezagutzen direnak". Erizainen elkarte horrek bilera deitu du biharko hasierako ebaluaketa egiteko eta "datu errealekin, alorraren benetazko irudia izateko".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X