Zuzendaritzaren soldatak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eroskiko zuzendariek 1,7 milioi euro kobratu zituzten 2012an

Taldearen kontseiluko hamabi kideek 20.000 euro jaso zituzten iaz dietatan, aurreko urtean baino % 150 gehiago.
Agustin Markaide Eroski taldeko presidentea. Argazkia: Eroski.

Eroskiko goi zuzendaritzako hamar kideek 1,7 milioi euro kobratu zituzten 2012an, aurreko urtean baino % 1,21 gutxiago.

Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak jakinarazi duenez, Eroskiko kontseilua osatzen duten hamabi kideek 20.000 euro jaso zituzten iaz dietatan, 2011n baino % 150 gehiago; urte horretan, 8.000 euro kobratu zituzten horretarako.

Eroskiko gobernu korporatiboaren txostenaren arabera, 2012an aldaketa egon zen supermerkatuen zuzendaritzan. Hala, Francisco Javier Españak Santiago Izaguirre ordezkatu zuen.

2012an, Francisco Jose Etxaniz zuzendari korporatiboa, Carlos Alcalde dibertsifikazio negozioen zuzendaria eta Jesus Miñaur prozesu eta sistemen zuzendaria zuzendaritza talde nagusitik kanpo geratu ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X