Portuen rankinga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbokoa Europako 25.garren portua da eta munduko 125.garrena

Halaber, Estatuko bosgarren porturik garrantzitsuena da, Valentzia, Algeciras, Bartzelona eta Las Palmas-en atzetik.
Bilboko portua munduko 125.garrena da. Irudia: EFE
Bilboko portua munduko 125.garrena da. Irudia: EFE

Bilboko portutik 610.131 eduki-ontzi igaro ziren iaz, aurreko urteetan baino % 6,5 gehiago. Horrezkero, Estatu espainiarreko bosgarren postuan kokatu da, Europako 25.ean eta munduko 125.ean.

Sustapen Ministerioaren arabera, Estatuko bost portu munduko 125 portu garrantzitsuenen zerrendan sartu dira. Bilbokoaz gain, Valentziakoa (4,4 milioi eduki-ontzi) 30.ean kokatu da; Algecirasekoa (4 milioirekin) 34.ean; Bartzelonakoa 77. postuan dago (1,7 milioi eduki-ontzi) eta Las Palmas (1,2 milioi) 95.ean kokatu da.

Asiako portuak dira munduan merkantzia gehien mugitzen dutenak, esaterako, Shangai (Txina), Singapur (Singapur) eta Hong Kong (Txina)  dira lehenego hirurak. Rotterdamgoa (Holanda) da Europako lehenengoa eta munduko hamaikagarrena.

Hain zuzen, Rotterdamgoaz gain, Hamburgokoa (Alemania) eta Antwerpekoa (Belgika) dira Europako porturik garrantzitsuenak. Maila honetan, Valentziakoak bosgarren postua hartu du, Algecirasekoa seigarrena, Bartzelonakoa hamabosgarrena, Las Palmasekoa hamazortzigarrena eta, azkenik, Bilbokoa 25.ena.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma “ez delako neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eusten diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X