Krisia Fagorren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagorrek 87 milioi atxiki dituela diote kaltetuek

Ordaindu kaltetuen elkarteak adierazi duenez, Fagorrek borondatezko ekarpenetako 45 milioi euro eta kapital sozialeko 42 milioi atxiki ditu. Bazkideei dirua itzultzeko eskatu dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Borondatezko ekarpenak egin zituzten langileak oso kezkatuta daude

Fagorren beren borondatez ekarpenak egin zituzten langileak kezkatuta agertu dira, dirua ez berreskuratzeko beldur baitira. Azaldu dutenez, Fagorrek borondazteko ekarpenetan 47 milioi euro eta kapital sozialeko maileguetan 42 milioi euro atxiki ditu.

Ordaindu elkarteko Isidro Sanchez eta Mikel Olabe ordezkariek prentsaurrekoa eman dute egoeraren berri emateko. Bertan, aurrezkiak galtzeko beldur direla esan dute.

Ezinegona orain urtebete baino gehiago hasi zela azaldu dute, hainbat bazkide dirua berreskuratzen saiatu eta kooperatibak dirurik itzuli ez zienean.

Elkartearen aburuz, 200 bazkide inguru daude egoera honetan. "Egoera dramatikoa bizitzen ari dira asko, bizi osoko aurrezkiak galtzeko arriskua baitute", esan dute. "Fagorrek ekarpenak itzultzen ez baditu, familia asko egoera larrian geratuko dira", azpimarratu dute.

Fagorren erantzunik ez

Fagorren zuzendaritzak erantzunik edo informaziorik eman ez izana salatu du Ordaindu elkarteak. Eskura duten informazioa Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaletik lortu dutela esan dute.

Datu horien arabera, 2011 urtean Fagor Etxetresnak enpresak 53,5 milioi euro zituen borondatez egindako ekarpenetan. 2012an kopuru hori 45 milioira jaitsi zen. Kapital sozialari dagokionez, elkartearen esku dagoen kantitatea 42 milioi eurokoa dela esan dute.

Kaltetuak dokumentazioa biltzen ari dira dirua elkarrekin eskatu ahal izateko. Dirua berreskuratzeko "bide guztiak" jorratuko dituztela azpimarratu dute, "epaitegietara ere joko dugu". "Bizi dugun egoera legez kanpokoa da", esan dute.

"Ez da kooperatibaren dirua, ekarpena egin duen pertsonarena, mailegu moduan eman duen dirua da", berretsi du Isidro Sanchezek.

Uda aurretik eskaera hauei erantzuna eman ahal izateko furntsa sortzeko eskatu zioten kopoeratibari "baina ez genuen erantzunik izan".

"Fagor eta MCCk ezin dute bankun txar moduan jokatu. Hitzartutakoa bete behar dute", esan du Olabek.

Azaroan batzarra egingo dute eta jarraituko dituzten pausoak zehaztuko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X