Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezpeleta: 'Behin behineko hainbat langilek lanpostua galduko dute'

18:00 - 20:00
Ezpeleta: 'Behin behineko hainbat langilek lanpostua galduko dute'
Mondragon Korporazio Kooperatiboak Fagor Etxetresnak konpainiako 1.000-1.200 bazkiderentzako lana topatu nahi du, bizpahiru hilabeteko epean. Horretarako, talde barruan aurretiko erretiroez baliatuko dira, baina lanpostu berriak ere sortuko dituzte, Zigor Ezpeleta korporazioaren giza kudeaketarako teknikariak Euskadi Irratian azaldu duenez. Horren esanetan, behin-behineko hainbat langilek lanpostua galduko dute, bazkideek lana izan dezaten, baina birkokapen guztiak ez direla tankera horretakoak izango argitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X