Aurreproiektua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

3.756 milioi euro izango ditu Nafarroak 2014ko aurrekontuetan

Gastu soziala, osasuna, hezkuntza eta gizarte politikak lehenetsiko ditu Gobernuak, 21 milioi euro gehiago bideratuta.
18:00 - 20:00
Sozialisten babesik gabe, 2. aldiz luzatu behar dira aurrekontuak

2014ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartu du ostiral foru gobernuak. Datorren urtean 3.756 milioi euro izango ditu gobernuak, Lourdes Goicoechea Ekonomia eta Ogasun kontseilari eta presidenteordeak jakinarazi duenez.

Aurreproiektuak gastu soziala lehenetsiko du, 21 milioi euro gehiago bideratuko baitituzte osasun arlora, hezkuntzara eta gizarte politiketara.

Aurrekontu ''serio eta errealista'' da, kontseilariaren hitzetan, eta 2014an urte zaila izango dela aurreratu du.

Ekonomiaren aldagarri makro ekonomikoek ''hobekuntzarako zenbait zantzu'' agerian uzten dituztela defendatu du Goicoecheak, eta hazkunde geldoa espero daitekeela esan du. Hala ere, hobekuntza hori ekonomia errealera iristen denbora beharko dela onartu du, eta, ondorioz, 2014a, ekonomia eta aurrekontu mailan, ''oso konplikatua'' izango dela aurreratu du.

Ildo horretan, kontseilariak esan du gastu-muga handiagoa izan nahiko lukeela (egun 3.405.554.295 eurokoa da), baina hori zergak igota bakarrik litzateke bideragarri, eta igoera hori krisitik irteteko ''hilgarria'' lizateke.

"Herritarrei ezin diegu ahalegin ekonomiko handiagoa eskatu'', azpimarratu du.

Litekeena da aurrekontuak luzatzea

Proiektuaren inguruko adostasuna lortzen saiatu diren arren, ''litekeena da'' Parlamentuan osoko zuzenketa onartzea eta aurrekontuak luzatzea, 2013an geratu bezala.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X