Gipuzkoako Auzitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santanderrek 40.000 euro ordaindu beharko ditu Fagorren ekarpenengatik

Banku horren bitartez, Fagor enpresaren ekarpenak erosi zituen 86 urteko emakume batek, horrek zekartzan arriskuei buruzko informaziorik jaso gabe.
Preferentes-Eroski-Protestas-EFE
Preferentes-Eroski-Protestas-EFE

Gipuzkoako Auzitegiak 86 urteko alargun bati 40.400 euro itzultzera zigortu du Banco Santander. Izan ere, banku horren bitartez, Fagor enpresaren ekarpenak erosi zituen emakumeak, horrek zekartzan arriskuei buruzko informaziorik jaso gabe. Santanderrek interesak ere ordaindu beharko dizkio emakumeari.

Santanderrek lehen auzialdiko epaitegiaren epaiari errekurtsoa jarri zion, eta gaur Gipuzkoako Auzitegiak bertan behera utzi du.

Salaketan, "bizitza osoa" garbitzaile moduan lanean eman duela azaldu zuen emakumeak, eta Fagorreko ekarpenak Santanderreko konfiantzazko langile batek gomendatuta erosi zituela nabarmendu zuen. Ikasketa "gutxi" eta finantzen inguruan ezagutza "murritza" zuela adierazi zuen emakumeak, eta langileak ez zizkiola baldintza "errealak" azaldu esan zion epaileari.

Gipuzkoako Auzitegiak lehen auzialdiko epaitegiaren erabakia berretsi du gaur, eta, horrez gain, emakumeak ekarpenak kontratatu zituenetik (2006ko uztailetik) diru horrek eragingo zituzkeen interesak ordaintzera zigortu du Banco Santander.

Hala ere, epaia ez da irmoa, eta Santanderrek Auzitegi Gorenera jo dezake.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X