Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garitanok Adegi Aldundiarekin 'obsesionatuta' dagoela kritikatu du

Garitanok Adegiren aurka egin du, enpresarien elkarteak Aldundiak adineko etxeetako langileentzat aurkeztutako hitzarmen proposamena baliogabetzea eskatu eta gero gaur hasi den epaiketaren atarian.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Garitano: 'Auzi honek ez dauka ibilbide juridikorik'

Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiaren hitzetan, Adegi foru gobernuarekin "obsesionatuta dago, gaixorik". Adinekoen zentroetako langileentzat foru gobernuak aurkeztu zuen hitzarmen proposamenaren aurka enpresaburuen elkarteak jarri zuen demanda hizpide hartuta egin ditu adierazpenok Garitanok.

Garitanok Adegiren aurka egin du, kazetarien aurrean, Gipuzkoako enpresarien elkarteak Aldundiak adinekoen etxeetako langileentzat aurkeztutako hitzarmen proposamena baliogabetzea eskatu eta gero gaur EAEko Auzitegi Nagusian hasi den epaiketaren aurretxoan.

Diputatu nagusiaren ustez, auzi honek "ez du ibilbide juridikorik", eta patronalaren demanda aintzat ez hartzeko eskatu dio Garbiñe Biurrun magistratua buru duen auzitegiari.

Garitanoren ustez, Adegik "Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen obsesioa" dago soilik prozesu honen atzean.

Bilduko agintariak azpimarratu duenez, Diputazioak, adinekoen etxeetako langileen hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta zeudela ikusita, aurkeztu zuen proposamenaren helburua "egoitzetako langileen eta adinekoen eskubideak eta zerbitzua bermatzea izan zen".

Adegik azaroaren 21ean jarri zuen demanda, Bilduk egindako hitzarmen proposamena baliogabetzeko. Foru gobernuak 8,2 milioi euro bideratu ditu, egitasmo horretan agertzen zen bezala, egoitzetako langileen lan baldintzak hobetzeko.

Garitano Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramailea eta Ander Rodriguez Gizarte Politiketako diputatua ondoan zituela heldu da Bilboko justizia auzitegira.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X