Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko langabezia tasa % 15,3ra igo da, iaz baino 2,5 puntu gehiago

Euskadin 165.600 pertsona langabezian daude, aurreko hiruhilekoan baino 7.300 gehiago. Gizonezkoen langabezia % 15,4koa da eta emakumezkoena % 15,3koa.
Inem langabeak
Inem langabeak

Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa % 15,3ra igo da 2013. urteko azken hiruhilekoan, aurrekoan baino puntu erdi gehiago, gaur Eustatek argitaratutakoaren arabera. Igoera horren arrazoi nagusia biztanle aktiboen igoera izan da, 7.800 gehiago urteko azken hiru hilabeteetan.

Guztira, Euskadin 165.600 pertsona langabezian daude, aurreko hiruhilekoan baino 7.300 gehiago. Gizonezkoen langabezia % 15,4koa da eta emakumezkoena % 15,3koa. Gazteen datua da kezkagarriena: % 36,9 langabezian daude.

Lurraldeka, azken hiruhileko igoerarik nabarmenena Gipuzkoan eman da: 4.700 langabe gehiago, eta % 13,1eko langabezia tasa. Bizkaian datua % 16,5ean kokatu da eta langabeen kopurua 3.900 pertsonetan igo da. Araban, berriz, langabeziak behera egin du (1.300 lagun) eta tasa % 15,7an dago.

Iazko abenduarekin alderatuz, langabezia-tasak 2,5 puntu gora egin du eta, guztira, 35.400 pertsona gehiago daude langabezian EAEn.

Okupazio datuari dagokionez, 7.800 pertsona aktibo gehiago daude Euskadin. Gehien bat zerbitzuetan eta industrian lan egiten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X