EAEn iaz baino 1.700 langabe gutxiago daude 2013aren amaieran
Langabeziak behera egin du abenduan Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur Enplegu Ministerioak jakitera eman duenez. Guztira, 7.326 langabe gutxiago daude Euskal Auonomia Erkidegoan. 2012ko abenduko datuekin alderatuta, 1.709 langabe gutxiago zenbatu ziren joan den hilean. Datu orokorretan, beraz, langabeziak iaz % 1,01 egin zuen behera. Gauzak horrela, EAEk 167.000 langabeekin itxi du 2013a. Iazko abenduan, berriz, 169.000 pertsona zeuden lanik gabe.
Lurraldeka, Gipuzkoan jeitsi da gehien langabe kopurua, 2.596 pertsona gutxiago (% 5,28) zeuden langabezian abenduan, 2012ko datuekin alderatuta. Bizkaian 3.834 langabe gutxiago zenbatu dira eta Araban 896 gutxiago.
Urte osoko datuei erreperatuta, Araban bakarrik egin du gora langaeziak, % 0,8. Gipuzkoan, berriz, % 2,26 jeitsi zen langabezia 2013an eta Bizkaian % 0,89.
Batez ere, emakumeen artean jeitsi da gehien langabezia abenduan: 4.759 emakume langabe gutxiago zenbatu ziren, betiere, 2012ko abenduko datuekin alderatuta. Denera, 84.846 emakume daude langabezian EAEn. Lanik gabe dauden gizonezkoak berriz, 82.528 dira abenduan, 2012an baino 2.570 gutxiago.
Zerbitzuen alorrean egin du, batez ere, behera langabeziak. Industrian eta nekaziratzan ere, gutxiago bada ere, jeitsi egin da. Gora egin duen alor bakarra eraikuntza izan da.
Nafarroan bestelako datuak jaso dira. Langabeziak gora egin du abenduan. 2012ko abenduan baino, 210 langabe gehiagozenbatudira. Industrian egin du gora, batez ere, lanik ezak.
Estatuan ere, Enplegu Ministerioak zabaldutako datuen arabera, behera egin du langabeziak. 4.701.338 pertsona zeuden langabezian 2013ko abenduan, 2012an hilabete horretan baino 147.385 gutxiago. Gauzak horrela, 107.570 langabe gutxiago daude egun Estatuan. 4,7 milioi pertsona daude langagezian , eta Espainiako Gobernutik azpimarratu dutenez, azken 15 urteotako abenduko daturik onena izan da pasa den hilekoa. Krisi ekonomikoa hasi zenetik langabeziak behera egiten duen lehenengo urtea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.