Kaltetuak:'Haserrea areagotu baino ez digute egin'
Eusko Legebiltzarraren atarian elkarretaratzea egin dute, ostiralero bezala, Kaltetuak elkarteko kideek. Atzo Kontsumobidek eta Eroskik aurkeztutako proposamena, berriro, atzera bota dute. Eroski eta finantza erakundeek akordioa lortu zuten mendeko ekarpenen gatazkari irteera emateko. Kaltetuek atzo bertan adierazi zuten ez zeudela akordioarekin ados . Proposamenaren arabera, ekarpenaren % 15 eskudirutan jasoko lukete bezeroek, eta beste % 55, berriz, 12 urterako bonutan. Ondorioz, % 30eko kita egongo litzateke. Kontsumobidek bitartekaritza lanak egin ditu akordio horretan.
Proposamen horrekin haserrea areagotu baino ez dietela egin esan dute. "Mendeko ekarpenak erosi genituenean engainatu gintuzten, eta oraingo proposamena ere ez da bidezkoa", esan dute. Eroski krisiari aurre egiteko gai izango den zalantza dute kaltetuek, eta Fagor Etxetresnak enpresarekin gertatu dena gertatzeko arriskua dagoela esan dute. 30.000 kaltetu inguru batzen dituen elkarteak, epai bideari eutsiko diola gaineratu dute. Jakin badakite epaitegietara jotzea luzea, garestia eta ziurgabetasuneko bidea dela askorentzat, eta horregatik, beste borroka bide batzuk ere hartzeko deia egin dute: Eroskin erosteari uzteko, Laboral Kutxatik dirua ateratzeko eta Lagun Aroko bezero izateari uzteko deia egin diete herritarrei, mobilizazio gisa.
Txema Gisasola MCCko presidentearen dimisioaz, Ricardo Gonzalez de Durana Kaltetuak elkarteko bozeramaileak esan du "espetxean" egon beharko lukeela Gisasolak.
Zure interesekoa izan daiteke
Brenta % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBek Irani ebazpen-plan bat proposatu ondoren. Iranek errefusatu egin zuen plan hori eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.