Ekarpenen gatazkan akordioa dute Eroskik, Kontsumobidek eta bankuek
Eroskik ''asmo-akordioa'' sinatu du bankuekin, mendeko ekarpenen gatazkari irtenbidea emateko. Akordio horren arabera, ekarpenaren % 15 eskudirutan jasoko lukete bezeroek, eta beste % 55, berriz, 12 urterako bonutan. Ondorioz, % 30eko kita egongo litzateke. Kontsumobidek bitartekaritza lanak egin ditu akordio horretan, Kontsumoko Euskal Institutuak berak ohar batean azpimarratu duenez.
12 urteko bonuek urtean euribor + % 3ko irabaziak emango lituzkete, Eroskik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari helarazitako informazioaren arabera.
Eroskik ohar batean azaldu duenez, aukerakoa izango da trukea onartzea ala ez. Edonola ere, Eroskiren hitzetan, akordio ''positiboa'' da eta ekarpenak dituzten pertsona guztientzako ''irtenbide unibertsala'', horiek zein bankutan erosi zituzten edo non bizi diren kontuan izan gabe.
Irtenbide honek ez du aintzat hartzen orain arte ordaindutako interesen itzulera, eta horrekin bat egiten ez duten bezeroek beren tituluei eutsi ahalko diete, ''orain arte bezala''.
Hilaren 31n ordainduko ditu konpainiak mendeko ekarpenen interesak.
Kontsumobideren ustez ''gatazkarako irtenbidea'' da
Kontsumobidek ohar batean adierazi duenez, gatazkarako ''irtenbide unibertsala'' da akordioa. Kontsumoko Euskal Institutuak testu horretan azpimarratu duenez, etengabeko harremanak izan dituzte Eroskirekin, finantza erakundeekin eta kontsumitzaileen elkarteetako ordezkariekin, titulu horiek erosi zituzten lagunen ordezkari gisa.
Bitartekaritza prozesuan irtenbide ezberdinak izan direla adierazi du Kontsumobidek baina, azterketa sakona egin ondoren, azkenean lortutako akordioak ''irtenbide unibertsala'' dakarrela azpimarratu du.
Kaltedunek baztertu egin dute akordioa
Kaltetuak Fagorrek eta Eroskik igorritako mendeko ekarpenen kaltedunen elkarteak baztertu egin du, erabat, Eroskik eta bankuek ekarpenen gatazka konpontzeko lortutako akordioa.
''Gaur egin duten eskaintzak ez du ezer bermatzen, Eroskiri Fagor Etxetresnaki gertatu zaiona gertatzen bazaio 12 urterako bonu horiek ez baitute baliorik izango. Kasu horretan diruaren % 85 galduko genuke'', azaldu du elkarteko buruak.
Halaber, dirua itzultzen ez badiete, litekeena da Eroskik itxi behar izatea, elkartearen arabera.
Adicaeren hitzetan, proposatutako trukea ''korralitoa'' da
Adicae banku, kutxa eta aseguru erabiltzaileen elkartearen arabera, gaur proposatutako trukea ''korralitoa'' da, eta hori ez onartzeko eskatu dio Baloreen Merkatuko Espainiako Batzordeari.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.