Lanera buelta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Michelinen Gasteizko lantegiko 300 aurrejubilatu lanera itzuliko dira

Langile horiek errelebo-kontratuaren baitan aurrejubilatu ziren. Michelinen orain arte aurrejubilatuek lana egiteari uzten zioten eta ordezkoek egun osoko lanaldia izaten zuten.
Michelingo Gasteizko lantegiko 300 aurrejubilatu inguru lanerako itzuliko dira. Argazkia: EFE
Michelingo Gasteizko lantegiko 300 aurrejubilatu inguru lanerako itzuliko dira. Argazkia: EFE

Michelinen Gasteizko lantegiko 300 langile aurrejubilatu inguruk lanera itzuli beharko dute. Beraz, errelebo-kontratuan ageri den lanaldiaren portzentajea egin beharko dute lan.

Langile horiek errelebo-kontratuaren baitan aurrejubilatu ziren. Kontratu horien arabera, aurrejubilatuak lanaldiaren portzentaje bat egin behar du lan, eta gainerako orduak haren ordezkoak bete beharko ditu.

Sindikatuek azaldu dutenez, ordea, orain arte Gasteizko lantegian aurrejubilatzen ziren langileek lan egiteari uzten zioten eta horien ordez sartzen ziren langileek lanaldi osoko lana izaten zuten.

Tradizio horrek kalitatezko enplegua sortzea eta Gizarte Segurantzako kutxari mesede egitea ahalbidetzen zuen, sindikatuen arabera.

Lan Ikuskaritzaren txosten batek errelebo-kontratuari dagokion legea betetzera behartu du orain Gasteizko lantegia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X