Frantziako filiala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxoaren 13ra atzeratu dute Fagor Brandt filialaren adjudikazioa

Fagor Irelandek bere markak Cevitali saltzeko baimena eman du Donostiako epaitegiak, eta erabaki horren ondoren hartu dute esleipena atzeratzeko erabakia.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Fagorrek gertuago dauka, hainbat marka saltzeko irtenbidea

Martxoaren 13ra atzeratu dute Fagor Brandten adjudikazioa. Ostegun honetarako zegoen aurreikusita Fagor Etxetresnaken Frantziako filialaren esleipena, baina, azkenean, atzeratu egin dute taldearen marken salmentaren ingurukoak argitu arte, iturri judizialek argitu dutenez.

Izan ere, gaur bertan Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiak onartu egin du Fagor Irelanden markak (Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook) Cevital Aljeriako taldeari saltzeko eskaera tramitera onartzea. Ondorioz, Nanterreko (Paris) epaitegiak Fagor Brandten inguruko erabakia atzeratzea erabaki du.

Azarotik, ordainketa-etenduran dago Frantziako lantegia eta Cevital talde aljeriarrak Fagor Brandt erosteko eskaintza aurkeztu du, 1.800 enpleguetatik 1.200 mantentzeko konpromisoarekin.

Cevitalen eskaintza da aurkeztutakoen artean osoena. Beste batzuk ere badaude, baina ''txikiagoak eta fidagarritasun gutxikoak'', iturri horien arabera.

Ohikoa baino erritmo motelagoan ari dira lanean Frantziako lantegian eta egun gutxi barru jarduna eten beharko dute, lehengaiak bukatu eta berriak erosteko aukerarik izango ez dutelako.

Ostegun honetan protesta egin dute bertako langileek Nanterreko epaitegiaren aurrean, eta Fagor Brandteko zuzendaritza bultzada eta txistu artean sartu da epaitegira.

Markak Cevitali saltzeko baimena

Gaur bertan, Fagor Irelandek bere markak (Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook) Cevital Aljeriako taldeari saltzeko eskaera tramitera onartu du Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiak.

Pedro Malagon epaileak Fagor Ireland Limitedek eta Eveac-Crowe Horwarth-Sayma administratzaileek egindako eskaera tramitera onartu du gaur, bere markak Cevital taldeari edota Exagon taldearen edozein sozietateri saldu ahal izateko.

Fagor Irelandek adierazi duenez, eskaintza 25 milioi eurokoa da. Frantzian Orleans eta Vendomeko lantegiak eta Euskal Herrian Arrasateko eta Eskoriatzakoak erosteko eskaintza egin du Cevitalek.

Bestalde, epaileak martxoaren 5era arteko epea eman du eskaintza gehiago jaso ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X