Krisia Fagorren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagorrek likidazio eskaera aurkeztu dio epaileari

Behin likidazio fasean sartuta, kooperatibaren zati batean edo osoan interesatutako balizko erosleek euren eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Fagorrek likidazio eskaera aurkeztu dio epaileari

Fagor Etxetresnakeko zuzendaritzak enpresaren behin betiko likidazioaren eskaera aurkeztu du Donostiako 1 zenbakiko Merkataritza epaitegian, astearte honetan, hartzekodunekin akordio batera iritsi ahal ezin ostean.

Zehazki, taldeak Fagor Etxetresnak matrizearentzat eta haren Espainiako filial guztientzat (Edesa, Grumal eta Proiek) eskatu du likidazioa.

Behin likidazio fasean sartuta, kooperatibaren zati batean edo osoan interesatutako balizko erosleek euren eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte, Mondragon Taldeko kooperatibako iturriek jakitera eman dutenez.

Fagor Etxetresnaken hartzekodunen konkurtsoaz arduratzen den Donostiako epaitegiak ez du baimenik eman Fagor Ireland Brandt, Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook markak saltzeko, Cevitalek eskatu moduan; horren kopurua 25 milioi eurokoa zen. Baimena eskaintza "hobeago" bati emango diola azaldu du, hau da, 35 milioira igotzen bada, eta beste premisa batzuk betetzen baldin baditu.

Astelehenean, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuak azaldu zuenez, "gutxienez eskaintza bat gehiago dago", Cevitalez gain, Fagor Etxetresnakengatik, eta likidazio prozesua irekitzean sendoa izan ahalko du.

Behin likidazioa eskatuta, astebete inguru pasatuko da Donostiako Merkataritza aretoko epaitegiak onartzeko erabakia hartzeko, eta Fagor Etxetresnaken eskaintzak onartzeko prozesua bi hilabete baino gehiago atzeratuko da.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X