Fagor
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagor eta Edesaren likidazio planak aurkeztu dituzte

Neurriari esker lantegien gaineko interesa duten enpresak eskaintzak egiten has litezke.
Fagor etxetresnak-en lantegia.
Fagor etxetresnak-en lantegia.

Fagor Etxetresnak S. Koop eta Edesa S. Koop enpresen Administrazio Konkurtsalak bi entitate horien likidazio-planak aurkeztu ditu gaur Donostiako Merkataritza Epaitegian, Konkurtso Legearen 148. artikuluan oinarrituta.

Hala jakinarazi diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari Fagor Etxetresnak (Eveac-Crowe Horwath-Sayma, A.I.E. eta Banku Popularra) eta Edesa (Eveac-Crowe Horwath-Sayma, A.I.E. eta Banku Popularra) entitateen administrazio konkurtsalek balore merkatua arautzen duen 24/1988 Legearen 82. artikuluak dioena kontuan izanda.

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak gaur goizean bertan jakinarazi du Fagor Etxetresnen  likidazio plana “lehenbailehen” aurkeztea nahi zuela, bi lantegien gaineko interesa agertu duten enpresak eskaintzak egiten has zitezen.  Izan ere, horri esker bi lantegietan interesatuta dauden enpresek haiek lortzeko 'enkantea' hasiko dute.  Cevital konpainia aljeriarra eta CNA talde katalana dira, hain zuzen ere, interesa erakutsi duten enpresetako bi.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X