Oregi: 'AHTaren adjudikazioak modu egokian egin ziren'
Abiadura handiko trena (AHT) Euskadin egiteko adjudikazioak "modu egokian" egin zirela eta ezarritako baldintzak bete zituztela adierazi du gaur Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak. "Jaurlaritzak ez du kontrakoa pentsatzeko zantzurik", gaineratu du.
Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Oregik AHTa egiteko obren inguruko ikerketaren galderei erantzun die.
Guardia Zibilak goizaldeko bostetan amaitu ditu Adif enpresak Bartzelonan, La Sagrerako geltokian, duen egoitza miatzeko lanak, abiadura handiko trenaren lanetan ustez izan den ustelkeria kasua argitzeko miaketa hasi eta 24 ordura. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, Yogui operazioa ez dute itxi oraindik, eta dagoeneko bederatzi pertsona atxilotu dituzte, tartean Adifeko bi goi-kargudun.
Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak aurkeztutako kereila baten harian etorri da operazioa, eta enpresari behar zuena baino diru gehiago emateko Adifeko funtzionario publikoekin ados jarri ote ziren ikertzen ari dira.
Fiskaltzaren arabera, atxilotuek trenaren lanak egiteko prozesua faltsutu zuten, eta benetan egin zituztenak baino lan gehiago egin zituztela sinatu zuten, 6 milioi euroko diru-sarrerak lortzeko Corsan enpresarentzat.
Corsan enpresa AHTaren lau zati egiten ari da Euskadin. Sailburuak azaldu duenez, beste enpresa batzuekin batera ari da Zizurkil-Andoain eta Tolosa-Hernialde tarteak egiten. "Iritsi zaizkigun albiste guztiak gertutik jarraitu ditugu, eta hemendik aurrera epaitegien aginduetara egongo gara".
Hala ere, Jaurlaritzak ez du eskaririk jaso, eta, hortaz, "hemen egiten ari diren obretatik kanpo dagoen auzia da hau, orain arte jaso ditugun datuen arabera", azaldu du.
"Prozedura judizial bat martxan da, eta errespetuz hartu behar dugu. Guk gardentasunez lanean jarraituko dugu, bai obren inguruan eta baita adjudikazioen inguruan ere", gaineratu du sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Brenta % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBek Irani ebazpen-plan bat proposatu ondoren. Iranek errefusatu egin zuen plan hori eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.