Ontziola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Navalen kontratua ona da, baina ez da nahikoa, langileen arabera

Herbeheretako konpainia batentzat ferry handi bat egiteko kontratua sinatu du, eta bi urterako lana bermatu dute.
18:00 - 20:00
Bi urterako lana izango dute La Navalen kontratu berriarekin

La Navalen langile batzordeak begi onez jo du kontratua, baina ez du uste nahikoa izango denik langile guztien lanpostuak bermatzeko.

Kontratuaren sinaduraren berri izan ostean, enpresa batzordeak onartu du enpresaren egoera hobetu egingo dela, baina lau urtez EREak bata bestearen atzetik izan dituztela gogorarazi du.

Lan karga ezaren ondorioz, langileek protestak gogortu zituzten; izan ere, urte hasieran 2010etik ezartzen duten zortzigarren enplegu erregulazio espedientea sartu zuten enpresa osatzen duten 235 langileentzat.

Tapiak uste du kontratu berriak negoziatzen lagunduko duela

Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiarako sailburua gustura agertu da La Navalek lortutako akordioarekin, lan eta enplegu karga "bermatzen" duelako, eta "lasaitasuna eta konfiantza" ematen duelako ontzi berrietarako kontratuak lortzeko.

Sailburuak adierazi duenez, kontratu horrekin agerian geratu da "lana hartu dezakeela, eta kontratu berriak bilatzeko berme eta lasaitasuna ematen dio, gaur arte ez baitzegoen halakorik, zeren lanik ez duen ontziola bat edukitzeak kezka handia sortzen du langileen artean, baina baita zuzendaritza taldean eta akziodunen artean ere", gaineratu du.

Tapiak azpimarratu du lana "oso zorrotz" egin dutelako lortu dela kontratua. "Kontratua tax lease gabe izango da, sektoreko lehia irabazita lortu da; beraz, zuzendaritzaren lanaren emaitza da, eta badakit langileek ahal duten guztia egingo dutela kontratua baldintza onenetan egiteko", azaldu du sailburuak.

Bi urterako lana

Sestaoko La Navalek kontratua sinatu du TESO enpresa herbeheretarrarentzat ferry bat egiteko, eta, horrela, bi urterako lana lortu du, ontziola bizkaitarrak gaur prentsa-agiri batean jakitera eman duenez.

Eskari berriak Euskal Herriko ontziola garrantzitsuenaren egoera hobetuko du, aurreko martxoan azken lana entregatu zuenetik geldirik baitzegoen.

"Texelstroom" izango du izena ontziak, eta 1.750 pertsona eta 350 ibilgailu garraiatzeko gai izango omen da. Izan ere, 135 metro luze eta 28 metro zabal izango da, eta hainbat berrikuntza teknologikoz baliatuko da energiaren kontsumoa hobetzeko eta ingurugiroari kalte txikiagoa egiteko: 700 metro koadro eguzki panel izango ditu, portuetan sartu-irtenak egiterakoan energia elektrikoa erabili eta portu inguruan gas kantitate txikiagoa pilatzeko.

"Texelstroom" ontziak Herbeheretako iparraldean dagoen Den Helder portuaren eta Texel irlaren arteko bidaiak egingo ditu.

"Azken hilabeteetako Europako beste ontziola batzuekin lehia gogorrean aritu ostean" lortu omen du La Navalek kontratua, konpainiaren arabera.

Kontratu horri esker, ontziolak 600.000 ordutako lan karga izango du; hau da, bi urte gutxi gorabehera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X