Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxeko kontsumoak gora egin du EAEn, 2010etik lehen aldiz

2013ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Barne Produktu Gordina % 0,4 hazi da, azken bederatzi hiruhilekoetan tasa negatiboak eman ostean.
18:00 - 20:00
Gora egin du familien kontsumoak, 2010etik lehen aldiz

Etxeko kontsumoak gora egin du 2014ko lehen hiruhilekoan EAEn, 2010eko amaieratik lehen aldiz. Urtetik urterako tasaren % 0,2 izan da eta bigarren hiruhilekoz jarraian hazkundea % 0,1ekoa izan da.

Datuok Eustatek iragarri ditu, urteko lehen hiruhilekoari dagokion EAEko Kontu Ekonomikoen datuetan. Aurreko egunetan aurreratu bezala, euskal ekonomia % 0,3 hazi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Hazkunde hori Espainiakoa baino hamarren bat txikiagoa da.

2013ko hiruhileko berdinarekin alderatuta, euskal Barne Produktu Gordina % 0,4 hazi da, azken bederatzi hiruhilekoetan tasa negatiboak eman ostean. Espainiako ekonomiaren kasuan, hazkundea bi hamarren handiagoa izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X