BBK-k eta Vitalek fundazio bihurtzea onartuko dute gaur
BBK eta Vital kutxetako batzarrek gaur egingo duten bileran onartuko dute bi erakundeok fundazio bihurtzea. Hala, EAJk eta PSEk adostutakoa aurrera aterako da. PPren eta CCOO sindikatuaren babesa ere jaso du operazio horrek. EH Bilduk eta LAB eta ELA sindikatuek, aldiz, guztiz kontrako jarrera agertu dute, operazio horrek Kuntxabank pribatizatzea ekarriko duela iritzita.
Ekainaren 13ko batzarrean onartu zuten BBK-ko eta Vitaleko kontseiluetako kideek fundazio bihurtzeko urratsa. Gaur, batzar nagusian bozkatu eta berretsiko dute erabakia.
Bizkaiko eta Arabako kutxetako arduradunen hitzetan, "legeak behartuta" erabaki dute BBK-k eta Vitalek kutxa publiko izateari utzi eta fundazio bihurtzea. Egun, BBK Kutxabanken akzioen % 57ren jabe da, Kutxa % 33rena eta Vital % 11rena. Fundazio bihurtuta, bakoitzak ezingo luke akzioen % 50 baino gehiago izan.
Behin fundazio bihurtzen denean, egungo batzordeak bertan behera geratuko dira eta patronatuek kudeatuko dute Kutxabanken etorkizuna. BBK-k 15 kide izango ditu bertan: EAJk proposatutako bederatzi (Xabier Sagredo, Roberto Zarate, Jon Berasategi, Maite de Iturrate, Manuel Ardanza, Ana Urquijo, eta udalek eta Diputazioak izendatutako beste hiru); PSEk izendatutako hiru (Oscar Seco, Mikel Cabieces eta Paco Berjon); Alderdi Popularrak (Paula Garagalza) eta CCOO sindikatuak (Amagoia Lopez de Larrucea), bana; eta independente batek osatuko du taldea. Azken hori autismoa duten pertsonen elkarteko presidentea izango da, Mikel Pulgarin.
Vitalek ere 15 kidek osatutako patronatua izango du: horietatik zortzi PPk izendatuko ditu (Fernando Aranguiz, Gustavo Antepara, Maria Vega, Esteban Ortiz de Urbina, Fernando Raposo, Jorge Sanchez, Maite San Saturnino eta Maria Olarte), EAJk lau (Iñigo Vela, Jose Antonio Abarca, Koldo Eguren eta Monika Arbaiza), PSEk bi (Felipe Garcia eta Pablo Oraa) eta CCOOk bat (Eduardo Martinez Soria).
Patronatuko kide guztiek ekonomian adituak izan behar dutela dio legeak, eta izena proposatu duen alderdiarekiko afinitatea izango duela ere jasotzen da araudian. Gaurtik aurrera, Xabier Sagredok (EAJ) eta Fernando Aranguizek (PP) presidente karguan jarraituko dute sortuko diren fundazioetan; batak BBKn eta besteak Vitalen.
EH Bildu operazio honen kontra agertu da, hasiera-hasieratik, baita ELA eta LAB sindikatuak ere. Fundazio bilakatze honen atzean Kutxabank pribatizatzeko asmoa dagoela salatu dute behin eta berriz horiek. Gauzak horrela, Gipuzkoan EH Bilduk gehiengoa duenez, Kutxan prozesu honek, oraindik, ez du aurrera egin.
Estatuko bigarrenak
2013ko abenduaren 27ko Aurrezki Kutxen eta Banku Fundazioen Legeak eskatzen duen tramitea betetzen duten Estatuko bigarren kutxak izango dira BBK eta Vital. Lehena La Caixa izan zen, urrats hori maiatzaren 22an eman baitzuen.
Gipuzkoako Kutxa fundazio bihurtzeko prozesua atzeratu egingo da; izan ere, EH Bilduk ordezkaritza zabala dauka bertan. Prozesua azarora atzeratuko dela aurreikusi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.