Epsilon-Hiriko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hirikoren bi patente libre gera daitezkeela ohartarazi du EH Bilduk

Patenteen askapena “EAJren gertuko” edozein enpresak dohainik erabiltzeko aprobetxatu dezakeela adierazi dute koalizioko bi parlamentarik.
18:00 - 20:00
Hiriko egitasmoarekin lotutako iruzurra salatu du EH Bilduk

EH Bildu talde parlamentarioak gaur ohartarazi du Hiriko auto elektrikoaren proiektuan erregistratutako hiru patenteetatik bi libre gera daitezkeela tasak berritu ezean, eta edozein enpresak prototipoa “dohainik” garatzeko aukera izango duela.

Hiriko proiektua garatzeaz arduratu zen Jesus Echaveren Afypaida enpresa da patenteak berritu behar dituena, baina EH Bilduk “utzikeria eta zabarkeria” leporatu die Eusko Jaurlaritzari eta Arantza Tapia Garapen eta Lehiakortasun sailburuari, diru publikoarekin ordaindutako proiekturaren lizentzien jarraipena ez egiteagatik.

Hori dela eta, Igor Lopez de Muniain eta Unai Urruzuno EH Bilduko parlamentariek Tapiaren larrialdiko agerpena eskatu dute Epsilon eta Hiriko proiektuak aztertzen dituen Eusko Jaurlaritzako batzordearen aurrean. Beharrezko azalpenak eman ezean, Tapiaren “gaitzespena” eskatuko dutela adierazi dute.

Koalizioko parlamentariek azaldu dutenez, patenteak ez berritzea eta aske uztea edozein enpresak aprobetxatu dezake, 16 milioi euroko kostua izan duten patenteak dohainik erabiliz irabaziak lortzeko.

‘EAJren gertukoak’

Parlamentariek adierazi dute “EAJren gertuko pertsonen enpresak, Eusko Jaurlaritzaren eta Tapiaren onespenarekin”, patenteen askapenaz probestu daitezkeela. Hiriko garatzeko enpresen batasunaren ordezkari izan zen “Iñigo Urkidiren enpresa berria” seinalatu du EH Bilduk.

Lopez de Muniainek azaldu duenez, Afypaida enpresak Hirikoren inguruan erregistratu zituen hiru patenteetatik bi libre daude tasak ez ordaintzeagatik, baina enpresak oraindik horiek berreskuratzeko aukera izan lezake helegitea jartzen badu.

Horrelakorik ezean, auto elektrikoaren prototipoa “dohainik” garatzen jarraitzeko aukera izan lezake edozein enpresak, EH Bilduk jakinarazi duenez.

Parlamentariek Tapiari gogorarazi diote Hirikoren patenteak eta lizentziak hirugarren pertsonei ez saltzeko hitza eman zuela Eusko Jaurlaritzak.

“Utzikeriagatik ustekeria eta laguntasun kasu bateko arduradun nagusia” izatea leporatu dio Lopez de Muniainek Tapiari, eta “utzikeria eta zabarkeriagatik espoliazio” kasu baten arduraduna dela gehitu du parlamentariak.

Hilaren 4an, Epsilon eta Hiriko ikertzen dituen batzordeko presidente Carmelo Barriok (PP) lan horien uneko emaitzak aurkeztuko ditu, eta uztailaren 10ean izango da bozketa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X