EH Bildu: 'Pribatizazioa gauzatzeko lehen pausoa emango du Kutxak'
Ainhoa Beola EH Bilduren ordezkariak salatu duenez, Kutxaren Administrazio-kontseiluak "bere pribatizazioa gauzatzeko lehen pausoa emango du" gaur.
Gainera, Gipuzkoako Batzar Nagusiek proposatu behar dituen patronatuko 12 kide izendatzeko prozesua martxan jartzeko puntua gai-zerrendatik at uzteko eskatu du EH Bilduk Kutxako Administrazio-kontseiluan. Fundazioaren 15 kideetatik 12 izendatuko dituzte prozeduran.
Fundazioaren estatutuak oraindik aurkeztu ez dituztenean gaia kontseilura eramatea kritikatu du Beolak bilera hasi baino lehen. Horrela, "pribatizazioaren lehen pausoa atzeratzeko" eskatu die EAJ, PSE-EE, PP, CCOO eta Pixkanakari (gehiengoa dute). Era berean, kutxen "kontrol publikoa" bermatzeko legeak ematen dituen aukerak aztertzeko txosten juridikoak bukatu bitartean itxaroteko eskatu die.
Irailean, "Gipuzkoako etorkizunerako eta orainerako funtsezko tresna finantziero bat izateko biderik egokiena guztien artean aztertzea", eskatu du Beolak.
Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek adierazpen bateratua argitaratu dute. Kutxako Administrazio-kontseiluan gaur planteatu behar duten eztabaidagaia "kutxak pribatizatzeko eta garbitzeko prozesuan itzulezinezko pausoa da", sindikatuen hitzetan.
EAJren erantzuna
"Gezurretan aritzeari uzteko" eskatu dio Gipuzkoako EAJk Bilduri. Fundazioko estatutuen zirriborroa "duela bi aste" EH Bilduren eskuetan dagoela azaldu dute jeltzaleek.
Jeltzaleek Beolaren adierazpenei erantzun diete agiri batean. EAJk salatu duenez, Kutxako Batzarrean ordezkaritza duten talde guztiek osatzen duten lantalde bat estatutuak egiten ari dira, baina Bilduk "ez parte hartzea erabaki du".
"Estatutuak hobekuntza eta ekarpenak egiteko agiri irekiak dira, baina ekarpenak egiteko eta hobetzeko bertan egon behar da lanean, pankarta bazterrean utzita", erantsi du EAJk.
Zure interesekoa izan daiteke
Pentsiodunek "onartezintzat" jo dute pentsioak gutxieneko soldataren parera ez iristea
Pentsioen balioa "urteko erabaki politikoen menpe" dagoela salatu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak.
Balenciagako lan-batzordeak eta Abu Dhabi Ports taldeak soldatak % 5 jaitsiko dituen akordioa sinatu dute
Langileek joan den astean onartu zuten erosketa akordioa. Ontziolak Gipuzkoako portuan jarraituko duela bermatuko du.
Turismo-gastua % 31,1 hazi da Euskadin azken bost urteetan, eta BPGren % 6,8an dago
Eustaten arabera, Euskadiko turismo-gastua 6.665 milioi eurora iritsi da 2024an, hau da, aurreko urtean baino 526 milioi euro gehiago.
Euskadiko batez besteko erretiro-pentsioa 1841,80 eurokoa da hilean, Estatuko altuena
Lurraldeka, Bizkaian batez besteko erretiro-pentsioa 1.873,61 eurokoa da, Araban 1.857,58 eurokoa eta Gipuzkoan 1.788,35 eurokoa.
Eusko Jaurlaritza behi guztiak txertatzearen alde agertu da
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredok azaldu duenez, "Kataluniakoa baino askoz hurbilago dagoen foku bat dago orain; logikoena murrizketa-neurriak martxan jartzea da".
Honela ordainduko dizkie Jaurlaritzak langile publikoei 2025eko atzerapenak
90.000 langile publiko inguruk jasoko dute igoera, eta 150 milioi euroko aurrekontu-inpaktua izango du.
Otsailera arte, animaliarik gabe azoketan dermatosi nodularragatik
Dermatosi nodularrak eragindako abereak erakusteko debekua indarrean sartu da gaur. Elgoibarko azoka izango da eragina jasango duen lehendabizikoa, bihar.
Abadiñoko lantegiaren itxieraren aurka mobilizatu dira Metal Groupeko langileak
Langileek elkarretaratzea egin dute Berrizen, Abadiñoko lantegiaren itxiera salatzeko, izan ere, 48 pertsona lanik gabe utziko ditu, eta Legutioko lantegian aurkeztutako lan-erregulazioko espediente (LEE) salatzeko, bertako 183 langileetatik 91 kaleratzea aurreikusten baitu.
Amaitu dira Basauri eta A-8a arteko lotunea hobetzeko lanak, 26 hilabeteko lanen ondoren
Proiektuak 5,36 milioiko inbertsioa izan du euste- eta seinaleztapen-sistemak egokitzeko.
Bilboko Aireportuak 200 hegaldi baino gehiago eskainiko ditu gaur eta bihar artean
Guztira, Gabonetan zehar 2.368 hegaldi hartuko ditu Bizkaiko terminalak. Joan den ostiralean, abenduak 19, programatutako operazio gehien izan zituen eguna izan zen, 137 guztira, eta ondoren, abenduaren 22an, astelehena, 136 operaziorekin.