Hazkunde-estrategia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubaxecek akordio bat sinatu du Italiako IBF enpresa erosteko

Tratua arrakastaz itxiz gero, Tubacexek produktuen aukera osatu ahal izango du, baita petrolioaren, gasaren eta energiaren sektorean duen presentzia handitu ere.
Tubacexek Amurrion duen fabrika. EiTB
Tubacexek Amurrion duen fabrika. EiTB

Tubacexek intentzioen akordio bat sinatu du, IBP enpresa italiarra erosteko. 2014ko azken hiruhilekoan gauzatuko litzateke hori.

Operazioa hazkunde-estrategiaren barruan kokatu dute, Tubacesen planean aurreikusitakoa, egoitza Laudion (Araba) duen konpainiak azaldu duenez.

Tratua arrakastaz itxiz gero, Tubacexek produktuen aukera osatu ahal izango du, baita petrolioaren, gasaren eta energiaren sektorean duen presentzia handitu ere.

IBF enpresa liderra da hodiak eta altzairu herdoilgaitzarentzako osagai bereziak fabrikatzen, besteak beste, euskal enpresak ohar batean esan duenaren arabera.

300 langilerekin, IBPk bi fabrika ditu Italian, eta 140 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean.

Tubacexek aste honetan jakinarazi duenez, urteko lehen seihilekoan zergak baino lehen 17,9 milioiko mozkinak izan ditu, % 39,8ko gehikuntza, 2013ko epe berarekin alderatuta.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X