Arcelor Mittal
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zumarragako alkateak 'zuhurtzia' eskatu du aldi baterako itxieragatik

Alkate sozialistaren hitzetan, enpresarekin hitz egin dute eta 'iragarri dutena ez da behin betiko itxiera, ez da atzera bueltarik ez duen itxiera bat'.
18:00 - 20:00
Elkarrekin irtenbide bat aurkitzeko deia egin du Zumarragako alkateak

Mikel Serrano Zumarragako alkateak "zuhurtzia" eskatu du Arcelor Mittal enpresaren aldi baterako itxieraren aurrean. Afera bideratzeko eta "egoerarik okerrenean" ez amaitzeko erakundeak lanean ari direla esan du.

Itxaropentsu agertu da Serrano. Bere hitzetan, enpresarekin hitz egin dute eta "iragarri dutena ez da behin betiko itxiera, ez da atzera bueltarik ez duen itxiera bat".

Serranoren ustez, tamalez fabrika itxiko balitz, “Azpeitian Corrugadosekin pasatu denaren antzeko zerbait” pasatu ahal izango litzateke, “edo Arrasaten uneren batean pasatu ahal izan litekeena”, Arcelor Mittal lanpostu zuzenetan eta ez zuzenetan “enpresa nagusia” delako Zumarragan eta eskualdeko hainbat udalerritan.

Horren haritik, hori “guztietatik egoera txarrena” izango litzatekeela errepikatu du, baina ez dela puntu horretaraino iritsi esan du “aldi baterako itxieraz ari garelako, eta zenbat hilabetekoa izango den zehaztuta ez dagoelako”. “Enpresarekin, enpresa-zuzendaritzarekin, sindikatuekin eta administrazioekin negoziatzen jarraitzea geratzen zaigu oraindik, hori gerta ez dadin”, azpimarratu du.

Sestaoko eredua

Alkateak Sestaoko eredua aipatu du, “Arcelor Mittalekin antzeko egoera izan zuelako, eta, azkenean sei hilabetekoa izan zen aldi baterako itxieraren ostean, ehuneko ehuna produzitzera itzuli ziren”.

“Denbora eman behar dugu, lasai hartu, horrek ekar dezakeena eta non lan egin behar dugun hausnartu, eta, hortik aurrera, administrazioekin, zuzendaritzarekin eta sindikatuekin lan egiten hasi”, nabarmendu du.

Halaber, aldi baterako itxiera urriaren 1erako proposatzen ari direla azaldu du, “erreferentziazko egun” modura, baina egun hori irailean “egin daitezkeen elkarrizketek” baldintzatzen dutela gaineratu du.

Serranok “zuhurtzia” mezua azpimarratu du, haren hitzetan, “horrelako egoera batek duela bi urte traumatikoagoa izan ahal zuelako, Corrugadoseko edota Arrasatek Fagorrekin izan duen kasuak izan direlako krisi garaian, egoera ia hondoa ukitzen ari zela”.

“Pauso motelez altxatzen ari garela badio denak, krisiaren une gogorretan eutsi egin baldin badugu, eta hemen, Zumarragan fabrikarekin eutsi baldin badugu, hori da arnasa eta esperantza ematen diguna lanean jarraitzeko, administrazio, enpresa-zuzendaritza eta langileei dagokienez egoera honi irtenbidea jartzeko”, azaldu du.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X