Eskandalua Caja Madriden
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontseilariek luxuzko bitxi-dendatan erosketak egin zituzten

Dimisioen kopuruak gora egin du eta dagoeneko hamar dira. 'B' txartelak erabili zituzten Caja Madrideko zuzendaritzaren 86 kideak ikertuko dituela iragarri du Ogasunak.
Caja Madrideko eta Bankiako zuzendaritzaren kide batzuk. Artxiboko irudia: EFE
Caja Madrideko eta Bankiako zuzendaritzaren kide batzuk. Artxiboko irudia: EFEE

Caja Madrideko eta Bankiako kontseilari batzuek 'B' txartelekin Madrilgo luxuzko bitxi-dendatan erosketak egin zituzten, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epailea 86 kontseilari ikertzen ari da.

Bankiak ez zion Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsari (FROB) gastu horren dokumentazioa igorri, nahiz eta akziodun nagusia izan. FROBek ustelkeriaren aurkako fiskaltzari irregulartasunaren berri eman zion. Txartelen mugimenduak CD batean jazota daude eta Bankiaren bat-egitea zein burtsako irteera ikertzen ari den auzian aztertzeko aukera izan dute akusazioek.

Guztira, zuzendaritzako kideek 15,5 milioi euro xahutu zituzten 1999tik 2012ra arte jatetxeetan, merkataritza-guneetan, hoteletan eta arropatan.

Bankiaren bat-egitea eta burtsako irteera ikertzen ari den Fernando Andreu epaileak txartelen berri ote bazuen galdetu zion Espainiako Bankuari iragan astean. Era berean, txartel horien erabilera delitua izan daitekeen aztertzeko eskatu zion.

Hamar dimisio

Fernando Serrano Andreu Madrileko Auzitegi Ekonomikoaren (TEAMM) bokalak dimisioa eman du. 'B' txartel batekin 78.500 euro gastatu zituela jakitera eman du Bankiako txosten batek. Horrela, dimisioen kopuruak gora egin du eta dagoeneko hamar dira.

Bestalde, beste entitate eta enpresa handiek "lotsaren txartelak" erabili ote dituzten ikertzeko eskatu dio PSOEk Ogasunari.

'B' txartelak erabili zituzten Caja Madrideko zuzendaritzaren 86 kideak ikertuko dituela iragarri du Ogasunak, mekanismoa aztertzeko eta ustez modu desegokian lortu zituzten diru-sarreren jarraipena egiteko, ikerketako iturriek baieztatu dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X