Europako 25 bankuk kale egin dute EBZko kaudimen probetan
Europako Banku Zentralak (EBZ) 25.000 milioi euroko defizita atzeman du Euroguneko 25 bankutako kapitalean, baina horietatik 12k defizita kendu egin dute, 2014an 15.000 milioi euro sartuta.
EBZk jakinarazi duenez, bankuen aktiboen balioa 48.000 milioitan doitu behar da, eta horietatik 37.000 milioi eurok ez dute defizita eragiten kapitalean.
Gainera, erakundeak Euroguneko 128 banku ikuskatuko ditu azaroaren 4tik aurrera, baina hori baino lehen gaur zabaldutako ariketa egin du, 2013 amaierako balantzeetan oinarrituta, aktiboen kalitatea berraztertuta eta erresistentzia proba eginda.
Kutxabank euskal bankua Estatu Espainiarrean kaudimen zabalena duen bankua da, kapitalaren % 11,9ko superabita lortuta, estres proben arabera.
Tarterik txikiena duten entitateak, berriz, Liberbank eta Banco Popular dira. Bankuon kapitalen superabita % 5,6ean eta % 7,6ean legoke, hurrenez hurren, egoerarik okerrenean izanez gero.
Kontrako muturrean, superabit handiena eta hortaz kaudimen handiena duten bankuak honakoak dira: Kutxabank, % 11,9rekin; Bakinter, % 11rekin; CFA-Bankia, % 10,3rekin; CaixaBank, % 9,3rekin eta NCG (orain Abanca) % 9,1ekin.
Ondoren, BBVA (% 9) eta Banco Santander eta Unicaja (% 8,9 biek) ageri dira zerrendan.
Italian, defizitik handiena
EBZk kapitalaren defizitik handiena Italian (9.700 milioi euro), Grezian (8.700 milioi), Zipren (2.400 milioi), Portugalen (1.100 milioi), Irlandan eta Austrian (900 milioi), Belgikan (500 milioi), Alemanian (200 milioi) eta Frantzian eta Eslovenian (100 milioi) atzeman du .
Halere, 25 banku horietatik dozena batek (horien artean, Münchener Hypothenkenbank alemaniarra eta Caisse de Refinancement frantziarra) 15.000 milioiko defizita estali dute, 2014ko lehen sei hilabeteetan. Liberbanken kasuan, 30 milioiko defizita ezarri diote probetan, baina 640 milioirekin konpondu du.
Kapital gehiagoren beharrean dauden bankuek hartuko dituzten neurrien berri eman beharko diote EBZri, eta horretarako bi asteko epea eman diete. Ondoren, sei eta bederatzi hilabete arteko epea izango dute, kapitalaren defizita gainditzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.