Greba mugagabea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldeen arteko bilerarik gabe, gaiztotuta dago Bizkaibuseko gatazka

Sindikatuak ez dira Aldundiak deitutako bilerara joan, greba "aldi baterako" bertan behera uztea eskatzen baitzuen foru erakundeak.
Bizkaibuseko langileak
Bizkaibuseko langileek ez dute greba bertan behera utzi nahi. EFE

Bizkaibuseko gatazka gaiztotu egin da azken orduetan; izan ere, astelehenetik ez da sindikatuen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko bilerarik izan eta, beraz, ez da jarrerak hurbiltzeko aukerarik egon.

Bizkaiko Foru Aldundiak eguerdirako deitutako bilerara ez dira joan sindikatuak, greba "aldi baterako" bertan behera uztea eskatzen baitzuen foru erakundeak.

"Ez gara joango", iragarri du goizean Iñaki San Andres ELAko ordezkariak. Azaldu duenez, "baldintza bako bilera batera" bakarrik joango dira sindikatuak.

San Andresek salatu dutenez, "harrigarria" da Aldundiak atzoko eta gaurko bilerak egiteko baldintzak jartzea, baina ostiralerako deituta dagoen batzarra egiteko arazorik ez izatea.

Sindikatuen jarrera deitoratu du, hain justu, Itziar Garamendi Foru Aldundiko Garraio diputatuak Radio Euskadiri egindako adierazpenetan. Esan duenez, sindikatuak ez daude "egun bakar batean ere" greba bertan behera uzteko prest, Aldundiak "hitz egiteko eskatutako keinua" baitzen. Greba "aldi baterako behintzat" bertan behera uzteko eginahalak egingo dituela berretsi du diputatuak.

Atzo bertan, arratsaldean egin beharreko batzarra egin gabe geratu zen, sindikatuak hartzeko prest ez zegoela esan baitzuen Foru Aldundiak. Izan ere, bilera egiteko baldintza jarri zien: greba bertan behera uztea. Sindikatuek ez zuten amore eman nahi izan, eta bilerara agertu ziren, baina Aldundiak ez zituen hartu nahi izan.

Linea berrien ezartze data, desadostasun iturri

Aurrez hainbatetan esandakoa berretsi du Garamendik gatazkaren kontura: "Inork ez du bere lanpostua galduko eta ez dira inoren lan-baldintzak okertuko". Are, iaz bi aldeek izenpetutako akordioa "betetzen" ari direla azpimarratu du.

Desadostasunaren iturria Bizkaibuseko linea berriak ezartzeko datan dago, Garamendik azaldu duenez. "Administrazio alorretik eta aurrekontuen aldetik, bete ezin den data proposatu dute sindikatuek, 2015eko otsaila; lineak kontzesioa amaitu baino lehen ezartzeko prest agertu da Aldundia", argitu du.

Grebak milioi bat euroko inpaktu ekonomikoa eta 20.000 orduko zerbitzu galera eragin du, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X