Aena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AENAren pribatizazioa gelditzea eta gardentasuna eskatu ditu FACUAk

Pribatizazioak aireportuko tasen igoera eragingo duela eta, era berean, errentagarriak ez diren aireko lineak arriskuan jarriko dituela ohartarazi du.
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

FACUA-Kontsumitzaileak Martxan kontsumitzaileen elkarteak AENAren pribatizazioa "erabat gelditzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari, elkarteak ohar batean jakinarazi duenez. Halaber, pribatizazio prozesuaren gardentasun faltaz ohartarazi du, eta aurreikusitako epeen luzatzea horren erakusle da, elkartearen esanetan.

FACUAk salatu duenez, pribatizazioak datozen urteetan aireportuko tasak "izugarri" igotzea eragingo du, eta dirua inbertitzen dutenentzat errentagarriak ez diren aireko lineak arriskuan jarriko ditu, inguruarentzat eta herritarrentzat mesedegarriak izanda ere.

Ildo horretan, kontsumitzaileen elkarteak gogoratu du Espainiako Gobernuak berak araua aldatu zuela eta orain Ministro Kontseiluak ekonomikoki bideragarriak ez diren aerodromoak ixteko eskumena duela, "inguruko herritarren mugikortasun beharrak kontuan hartu gabe".

Bestalde, herritarrek, "kaltedun nagusiak izaki", aireportuetako gaiak jorratzen dituzten organoetan parte-hartzeko aukera izatea babestu du; aireportuen koordinazio batzordeetan eta urtean zortzi milioi bidaiari baino gehiago dituzten aerodromoetako batzorde espezifikoetan, besteak beste.

Elkartearen iritziz, AENAren pribatizazioaren eraginez zerbitzuaren kalitateak eta segurtasunak okerrera egingo du eta erabiltzaileen erreklamazioak ugaritu egingo dira. Horren aurrean, kalitatezko zerbitzua bermatzen duena kudeaketa publikoa dela aldarrikatu du FACUAk.

Espainiako Gobernuak gutxienez astebete atzeratu du AENAren % 28ren salmenta iragartzen duen liburuxkaren onarpena. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean ostiralean erregistratzekoa zen, baina atzeratu egin zen Ministro Kontseiluak ez zuelako gaia jorratu.

Zure interesekoa izan daiteke

Mercosur protesta Gasteizen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mercosurren eta EBren arteko akordioaren kontra egin dute ehunka lagunek Gasteizen

Lehen sektoreko kideek, traktore eta guzti, manifestazioa egin dute larunbat honetan Gasteizen, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka eta Euskal Herriaren elikadura-subiranotasunaren alde. Araba Bizirik, Ataca, Bionekazaritza eta UAGA elkarteek deitutako protestan, itun horrek elikagaien osasuna eta segurtasuna arriskuan jarriko dituela salatu dute, "Europan debekatuta dauden pestizida, transgeniko eta osasunerako kaltegarriak diren hormonak erabiltzen dituzten multinazionalei ateak are gehiago irekitzen dizkielako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X