Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten errenta bulego mugikor bat egongo da hiru puntutan (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik ez duten eremuetako bizilagunei tramitea egiten laguntzeko.
Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Saila. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Gaur hasi da Nafarroan Errentaren kanpaina, modalitate telematikoan. Foru Ogasunak 221.446 autolikidazio proposamen prestatu ditu, eta gaurtik bertatik kontsulta daitezke. 134.661 proposamenek (% 61, gutxi gorabehera) zergadunei "itzuli beharrekoa" jaso dute: 115,5 milioi euro orotara.
Itzultzeko ekarpen horien dirua apirilaren 15ean sartuko dute zergadunen kontuetan.
Gainera, gaurtik aurrera, hitzordua eska daiteke, Internet bidez, tramitea telefonoz egiteko (hilaren 13an hasiko dira), eta 20an hasiko da aurrez aurreko kanpaina (hitzordua hilaren 16tik aurrera eskatu ahal izango da).
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Jose Luis Arastik azaldu duenez, kanpaina honetako berrikuntzen artean, etxebizitza alokatzeko pizgarriak handitzea eta alarguntasun- eta erretiro-pentsioengatiko kenkariak handitzea daude, eta 16,7 milioi euroko eragina izango dute Nafarroako diru kutxetan.
Nik ahal izan badut, zuk ere egin dezakezu leloa aukeratu dute aurtengo kanpainarako, eta, kontseilariaren hitzetan, "errentaren kanpainak batzuetan sortzen duen beldur hesia haustea" bilatzen du.
Urtero legez, aurrez aurre, telefono bidez eta online egin ahal izango da aitorpena, eta aurten, esperientzia pilotu gisa, bulego mugikor bat egongo da, Rentabus izenekoa, Ogasunaren bulegorik ez duten Nafarroako eremuetako zergadunei tramitea egiten laguntzeko. Zehazki, Zangoza, San Adrian eta Altsasura joango da bulego mugikorra.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.