Petrolioa eta Burtsak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak

Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.

Bolsa_madrid_burtsa

Madrilgo burtsa. Europa Pressen artxiboko argazkia.

Estatu Batuek eta Iranek adostutako bi asteko su-etena hari-harian dagoelarik, kezka eta islatzen dute mundu osoko burtsek. 

Brent petrolioaren prezioak % 2 egin du gora gaur goizean, 08:05 aldera, eta upela 96 dolarretik gora ibili da, Europan burtsak ireki aurretik. AEBk eta Israleek Iranen aurkako erasoa hasi aurreko 72 dolarretatik oso gora, beraz. 

Testuinguru horretan, Asiako burtsa nagusiek galerekin abiatu dute eguna: Hego Koreako Kospi indizeak % 1,9 egin du behera, Hong Kongeko Hang Seng indizeak % 0,4 eta Txinako Shenzhen indizeak % 0,2. Japonen, Nikkeik ia % 0,6ko galerak izan ditu. 

Ibex 35ek % 0,14ko beherakadarekin hasi du ostegun honetako burtsako saioa, 18.106,5 puntutan; irekiera orduan 97 dolarretik gora zegoen petrolioa. 

AEBn, Dow Jones indizeak eta Nasdaq indizeak positiboan itxi zuten asteazkeneko saioa, bi kasuetan % 2,8ko aurrerapenarekin, baina, itxura du ostegunean gorrira joko dutela pantailek. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gasteiz Traktoreak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera

Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.

Concentración de técnicos de eventos en huelga, en Bilbao



EUROPA PRESS

26/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X