Langabezia erdira murrizteko erreformak eskatu dituzte enpresa handiek
Datozen lau urteetan 30.000 milioi euroko zerga-egokitzea, laneko iruzurraren aurkako borroka egitasmo eraginkor bat eta enpresa txiki zein ertainek ordaintzen dituzten zergak berriz aztertzea eskatu dute konpainia handiek. Horrela, 2018an langabezia-tasa % 10,4ra murriztea lortu nahi dute.
Cesar Alierta Telefonicako eta Lehiakortasunerako Enpresaburuen Kontseiluko (CEC) presidenteak gaur ziurtatu duenez, Gobernuak egiturazko erreformetan sakontzen baldin badu Espainia munduko 10 ekonomia garrantzitsuenen artean kokatu daiteke.
‘Espainia 2018’ CECen txostenaren aurkezpenean, “Espainiako ekonomiaren erabateko eraldaketa” eskatu du Aliertak, “produktibitatean, hezkuntzan eta lehiakortasunean oinarritzeko”.
2,3 milioi lanpostu
Datozen lau urteetan 2,3 milioi lanpostu sortzea posible dela uste dute enpresaburu handiek, baina horretarako hezkuntzan, I+G+Bn eta azpiegituretan erreformak areagotu behar direla uste dute. Era berean, Ogasun ikuskatzaileen kopurua areagotu, enpresek ordaintzen dituzten zergak eta gastu publikoa murriztu behar direla adierazi dute.
Hala ere, BPGren % 3ko (30.000 milioi bat euro) zerga-doitzea beharrezkoa dela uste dute. 2018an zor publikoa ia % 90ra murriztu behar dela erantsi dute.
Iruzurraren kontrako borroka
Iruzurraren aurkako borrokan neurri gehiago hartzea proposatu dute enpresaburuek. Horrela, urtero 20.000 milioi euro gehiago bilduko lituzkete erakundeek, enpresa handien hitzetan. Administrazio publikoetako langileen kopurua egokitu (5.000 milioi euro aurreztea) eta pribatizazioak eta ondare publikoa kudeatzeko egitasmo bat martxan jartzea beharrezkoa ikusten dute.
Bestalde, udalerrien tamaina handitzea beharrezkoa dela uste du CECek. Horretarako, herrien batasuna edo desagerpena planteatu dute enpresaburuek. Horrela, ia 6.000 milioi euro aurreztuko lirateke.
Laneko iruzurraren kontrako borrokarekin 800.000 lanpostu berri sortu eta diru-bilketa % 1 haziko liratekeela uste du CECek. Bien bitartean, 250 lanpostu baino gehiagoko enpresen kopurua bikoiztu eta konpainia ertainak % 60 haziko liratekeela azaldu dute enpresaburuek, 400.000 bat lanpostu berri sortuz.
I+Gn egin beharreko inbertsioa BPGren % 3 izan beharko litzatekeela esan dute. Gaur soilik % 1,3koa dela gogorarazi dute. Horrela, 130.000 lanpostu sortuko lituzketela gaineratu dute. Lan merkatuko malgutasuna areagotuz, 300.000 lanpostu baino gehiago berreskuratuko lirateke 2018an, enpresa handien ahotan.
Pentsioen eta hezkuntzaren erreformak bizkortzeko eskatu du CECek, 200.000 lanpostu gehiago sortzeko. Gainera, energia politiketako inbertsio egitasmo batek 100.000 lanpostu berri sortuko lituzkeela ziurtatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.