Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagor datorren astean hasiko da ekoizpen lanean

Edesaren ekoizpena beregain hartuko duela baieztatu du Bengoetxeak, baina oraindik ez dakite Basauriko lantegiari eutsiko ote dioten, aurrekontuak egindakoan jakingo baitute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Fagor hurrengo astelehenean hasiko da ekoizten

Xabier Bengoetxea Garagarza Electrodomesticosen presidente eta Fagorren arduradun ohiak iragarri du astelehenean hasiko direla Garagarzako lantegian ekoizpen lanekin, aurreko ostiralean CNA taldeak (Cata barne hartzen duenak) Fagor Etxetresnen ekoizpen unitateak erosi ostean.

Gipuzkoako lantegi horretan bitrozeramika plakak eta presio eltzeak ekoiztuko dituzte, eta 155 langilek osatuko dute plantila. Hala ere, Bengoetxeak gogora ekarri duenez, ur berogailuen ekoizpena ez da gelditu ere egin eta 100 langile daude bertan.

Fagor Etxetresnak kooperatibaren azken presidente izan zenak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Garagarzatik ateratzen diren produktuek "Fagor marka, Edesa marka, izango dute".

Era berean, Bengoetxeak azpimarratu du 705 langile izatea dela hamabi hilabete barruko helburua, eta hori "idatzita" dagoela Fagor CNAri saltzeko akordioan. Hala ere, hori ezin omen du "% 100ean" ziurtatu, baina kopuru horretara iristeko "ahal duen guztia" egingo du.

Bestalde, Xabier Bengoetxeak baieztatu du Edesaren ekoizpenaren zati bat martxan jarriko dela, baina ez Basaurin jarriko dela.

Hori horrela, ez omen dute adostu Basauriko ekoizpena Bergarara eramatea, baina "aukera" hori existitzen dela aitortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X