Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Kontuz elkartea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Kutxan 'gertatutakoa' ikerketa batekin argitu nahi dute

Gizarte mugimendu eta elkarteekin batera, manifestazioa deitu du Kontuzek abenduaren 13rako.
18:00 - 20:00
Kontuz pozik, Banca Civicaren ikerketari eutsi ziolako

Nafarroako Kutxan “gertatutako guztia argitzeko” informazio gehiago aurkeztu du gaur Kontuz erabiltzaile eta kontsumitzaile elkarteak. Datu berri horiekin “ezinbestekoa da”, elkartearen iritziz, “ikerketa batzorde berri baten sorrera, edo kanpoko ikuskaritza independente baten beharra”,

“Justizia auzitegietan abiatutako bide penala ez da nahikoa. Erantzukizun politikoak ere argitu eta garbitu behar dira”, adierazi dute Kontuzeko ordezkariak Iruñean egindako agerraldian.

UPNk eta PSNk “herritarrei ukatu nahi diete” Nafarroako Kutxan gertatutakoa “ezagutzeko duten eskubidea”, Kontuzeko kideen arabera.

“Nafarroako Kutxa eta Banca Cívica La Caixak xurgatu izanak, ez zuen 977 milioi euroko kostua izan, ia 5.000 milioi eurokoa baizik. Hala zehazten du “Noel” izeneko proiektuak”, zehaztu dute.

Horrez gain, Nafarroako Kutxan “milioi askoko soldata eta aseguruak” izan zirela nabarmendu dute. “Hori guztia, erakundea hondoratzen ari zen bitartean”.

Horrenbestez, gizarte mugimendu eta elkarteekin batera, manifestazioa egingo dute Iruñeko kaleetan, abenduaren 13an.

Bestalde, “pozik” agertu dira Kontuzeko ordezkariak Auzitegi Nazionalak Banca Civica auzia berrireki duelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X