Artxibatu dute Kontuzek eta ELAk Barcinaren aurka jarritako salaketa
Auzitegi Gorenak artxibatu egin du Kontuz kontsumitzaile elkarteak eta ELA sindikatuak Yolanda Barcina Nafarroako presidentearen eta Lourdes Goicoechea Ekonomia arduradunaren aurka jarritako salaketa.
Gaur zabaldutako ebazpenean, salatutako ustezko irregulartasunetan ez duela deliturik ikusi adierazi du Gorenak eta, horrenbestez, fiskalarekin bat egin eta salaketa artxibatu egin du epailak.
Kontuzek salatutako ustezko influentzia trafikoari buruz, Gorenak esan du, nahiz eta "moralki jarrera gaitzezgarria izan" ez duela horren baitan deliturik ikusi.
Kontuzek eta ELAk bakoitzak bere bidetik Barcina presidentearen eta Goicoechea Ogasun kontseilariaren kontra jarritako salaketak tramitera onartu zituen auzitegi horrek, ustez prebarikazioa, mesedezko tratua eta funtzionario publikoei debekatutako jarduerak izan zirelakoan.
Salaketaren oinarrian zeuden, besteak beste, Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak Nafarroako parlamentuan esandakoak, alegia Goicoecheak, Barcina presidentearen aginduz eskatu ziola ongi trata zezala bere bezeroa izandako zergadun bat, edota enpresa jakin batzuen inguruko zerga ikuskaritzaren informazioa eskatu zizkiola.
Orain Nafarroako Auzitegi gorenak auzia artxibatzea erabaki du. Gorenak dio kontseilariak eta presidenteak iradokizunak egin zizkiotela Idoia Nievesi, baina hor ez dagolea injerentzia edo esku sartzerik Goikoetxeak duen Ogasun kontseilari karguari dagozkion jokabideak direla.
Goicoechea, "pozik"
Lourdes Goicoechea Nafarroako presidenteordea "pozik" agertu da Gorenaren erabakiarekin.
Goicoecheak hitzaldia eman du gaur, Iruñean. "Espero genuena da", goraipatu du. Ekonomia kontseilariaren ahotan, "hasieratik guztiek genekien kasurik ez zegoela". "Gertakari mota hauetan zati politiko garrantzitsu bat dagoela badakigu", adierazi du.
Sailburuaren arabera, Gorenaren erabakia "espero genuena izan da, ez digu ezustean harrapatu", baina "gogoko " dutela azpimarratu du, "ezer gertatu ez dela argi geratu delako". "Kontseilari baten lanaren barruan harreman normala zela argi utzi du" Auzitegi Gorenak, erantsi du .
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.