2015eko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Aurrekontuak EAJrekin adostea 'posible' dela uste du Bilduk

Akordioa "gertu" dagoela aurreratu du Xabier Olano Ogasun zuzendariak.
Xabier Olano Gipuzkoako Aldundiko Ogasun zuzendaria. EiTB
Xabier Olano Gipuzkoako Aldundiko Ogasun zuzendaria. EiTB

Xabier Olano Gipuzkoako Aldundiko Ogasun zuzendariak 2015. Aurrekontuei buruz EAJrekin akordioa lortzea "posible" dela uste du. Are gehiago, akordioa "gertu" dagoela nabarmendu du.

Olanok EHUren Erizaintza Eskolaren harreran egin ditu adierazpenok, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldia egin baitute bertan.

Ogasun zuzendariak azaldu duenez, Aldundiak eta EAJk bilera egin zuten asteartean, eta akordiorik lortu ez bazuten ere, "aurrerapauso garrantzitsuak" eman zituzten.

Horren ildotik, bi aldeek sustapen ekonomikora funtsak bideratu behar direla uste dute. Foru Gobernuak 85 milioi euro aurreikusten ditu zeregin horretarako, baina EAJk 26 milioi euroko zuzenketak aurkeztu ditu.

"Zenbakiak zenbaki dira, badirudi ez dela arazo handirik egongo EAJk eskatutakoa adosteko", esan du Olanok.

"Ostiraleko bileran edo, gehienez, abenduaren 10erako, espero dugu akordioa lortzea", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X