Ontziolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Navalek beste kontratu bat lortu du, 'offshore' ontzi bat egiteko

Bi urteko lan-zama ekarriko du kontratuak. Hilabete hasieran, bi ontzi egiteko beste kontratu bat sinatu zuen ontziolak.
MAM-eko argazkia: la-naval_
MAM-eko argazkia: la-naval_

La Naval ontziola bizkaitarrak beste kontratu bat sinatu du, DEME konpainia belgikarrarentzat offshore ontzi bat eraikitzeko. 2017 urtean entregatu beharko dute.

Ontziari Living Stone izena jarriko diote, eta "ekologikoa" izango da. Motor bikoitzak izango ditu, eta erregai eta olio biodegradagarriak erabiliko ditu.

DEME taldeak 4.500 langile ditu, eta, iaz, 2.500 milioi euroko negozioa kudeatu zuen.

Hilabete hasieran, La Navalek beste kontratu bat sinatu zuen Van Oordn Herbeheretako konpainiarekin, bi ontzi egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X