Europako burtsek lasai hartu dute Syrizaren garaipena
Europako burtsek lasaitasunez eta hazkunde txikiekin hartu dute Greziako hauteskundeak Syriza alderdiak irabazi izana.
Horren ildotik, 11:30ean, Espainiako adierazle nagusiak, Ibex 35ek, % 0,21eko hazkundea izan du (10.603 punturaino), saio hasieran % 0,375eko galerak izan baditu ere.
Hazkunde handiena ondokoek izan dute: Sacyr (% 4,56), Abengoa (% 3,87) eta Gamesa (% 3,73). Bestalde, Repsolek (% -1,89), Indrak (% -0,79) eta Santanderrek (% -0,66) izan dituzte galera handienak.
Europako gainerako burtsetan, zenbaki berdeak zabaldu egin dira. Horren haritik, Parisek % 0,24 egin du gora, eta Frankfurtek, % 0,69. Milanek bakarrik egin du behera; % 0,34, hain zuzen ere.
Bereziki aipagarria da Atenasko burtsa. Izan ere, % 5eko galerekin hasi du saioa, baina Syrizak eta eskuineko nazionalistek Gobernu akordioa iragarri eta gero, leundu egin du jaitsiera, eta % 1 inguru ari da behera egiten.
Diru-merkatuan, euroa 1,11 dolarrean salerosi dute saio hasieran (maila baxuena, 2003ko apiriletik), baina 1,12 dolarrera igo da ondoren.
igo da ondoren.Zure interesekoa izan daiteke
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langileek, berriz, 27.000 euro.
Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an, aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten Errenta Bulego Mugikor bat egongo da, hiru puntutan egongo dena (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik gabeko eremuetako bizilagunei tramitea egin dezaten laguntzeko.
Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da
Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma “ez delako neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eusten diote medikuek.
Jaurlaritzak bitartekari izatea eskaini du Tubos Reunidoseko gatazkan
Bien bitartean, langileek salatu dute "enpresari erantzukizunak eskatu beharrean, presioa langileen, komitearen eta sindikatu jakin batzuen gain jartzen" ari direla.
Alquiler Segurok auzitegietara eramango du Kontsumo Ministerioak abusuzko praktikengatik ezarritako 3,6 milioiko isuna
Pablo Bustinduyren Ministerioaren ustez, higiezinen agentziak sei arau-hauste oso larri eta larri bat egin ditu, "merkatuko nagusitasuna baliatuz", kontsumitzaileen eskubideak urratuta.
Euskaltelek Jasone Altuna izendatuko du zuzendari nagusi
Zuzendari berriak Jon Ander de las Fuentes ordezkatuko du, eta MasOrange taldearen arduradun nagusia izango da Euskadin eta Nafarroan. Konpainiaren administrazio kontseiluko kide ere izango da.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Jaurlaritza parean, Lan sailburuordearekin bildu aurretik
Tubos Reunidoseko langileen batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Elena Lopez Barredo Lan sailburuordeari, auzia konpondu dezaten. Gorka Abascal ESKren ordezkariak adierazi duenez, bilerara "baikor, baina zuhur" joango dira.
Jaurlaritzak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin die Osasun Ministerioari eta medikuen sindikatuei, arratsaldeko bileraren atarian
Medikuen sindikatuek ez dute onartu Pazienteen Elkartea bitartekari izatea. 15:00etan dira biltzekoak sindikatuak Espainiako Osasun ministerioarekin, estatutuaren inguruko gatazka negoziatzeko.
Brentaren prezioa % 13 baino gehiago jaitsi da, eta Ibex indizea % 3 baino gehiago igo, AEBren eta Iranen arteko su-etenaren ondotik
Brent petrolio upelaren prezioak behera egin du nabarmen, AEBk eta Iranek adostutako bi asteko su-etenaren ondorioz. Bi aste horietan, Pakistanen bake akordio bat negoziatuko dute, Teheranek aurkeztutako hamar puntuko planean oinarrituta.
Guardian eta Glavista berpizteko akordioa “lortzear”, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Akordioak 80 eta 85 milioi euro arteko inbertsioa ekarriko luke, eta 400 lanpostu inguru berreskuratzea eskualdean. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak "zuhurtzia" eskatu du, akordioa oraindik ez baitago itxita.