Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko BPGa % 1,2 hazi zen 2014an, eta enplegua % 0,3

Lurraldeka, eta urte arteko datuak kontuan hartuta, Gipuzkoan izan du BPGak hazkunderik handiena: % 2,1ekoa. % 1,9 hazi da Bizkaian eta % 1,6 Araban.
Langilea industria
Langilea industria

EAEko Barne Produktu Gordina % 1,2 hazi zen 2014an, eta enpleguak, lanaldi osoko lanpostuak kontuan hartuta, % 0,3 egin zuen gora, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) jakitera eman duenez.

2014ko azken hiruhilekoan, BPGak % 0,7ko hazkundea izan zuen, aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta. 2013ko azken bi hiruhilekoekin alderatuta, berriz, hazkundea % 1,9koa izan zen. Enplegu maila, urte arteko datuak aintzat hartuta, % 1 hazi zen.

Eraikuntzan izan ezik, gainerako sektore guztietan atzeman da ekonomiaren hazkundea: lehen sektorea % 5,5 hazi zen; zerbitzuen alorra, % 1,5 eta industriarena, % 1. Aurreko urteotan beheranzko joera izan dute sektoreok. Eraikuntzaren alorrak % 3 egin zuen behera iaz.

Enpleguari dagokionez ere, datu positiboak argitaratu ditu Eustatek. Lanaldi osoko lanpostuak % 0,3 hazi ziren 2014an, eta zerbitzuen alorrean sortu ziren lanpostu gehien. 2013ko datuak kontuan hartuta, % 1,3ko igoera izan zuen enpleguak sektore horretan.

Oro har, familien, enpresen eta administrazio publikoaren kontsumoaren igoerari esker egin du gora BPGak.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X