2020an industria ekonomiaren % 25 izatea du helburu Jaurlaritzak
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Eusko Jaurlaritzak "baliabide guztiak" bideratuko ditu "laugarren industria iraultza" gauzatzeko, hau da, "lantegi adimenduena".
Urkulluk Ormaiztegin (Gipuzkoa) egin ditu adierazpenok, Irizar enpresaren 125. urteurren ekitaldian. Horrekin batera, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua ere izan da bertan.
Lehendakariak aurreratu duenez, Jaurlaritzak 'Basque Industry 4.0' plana aurkeztuko du asteazkenean, "lantegi adimenduen laugarren industria iraultza" sustatzeko. Helburua, 2020. urtean industriaren sektorea EAEko ekonomiaren % 25 izatea.
"Gobernuak baliabide guztiak bideratuko ditu iraultza honetara, Euskadin eta Euskaditik kanpo; Europako eskualde industrializatuekin lanean ari gara, Vanguard ekimenaren parte gara, teknologia adimendunak Europako industria eta berrikuntza planetan barneratzeko", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
SMU medikuen sindikatuak deitutako grebaren jarraipena % 4koa da, Osakidetzaren arabera
Repsolek auzitara eraman ditu Endesa, Iberdrola, Naturgy eta Red Electrica, itzalaldiagatik
Etxebizitzaren prezioak markak hautsi ditu berriro: 6.662 €/m2 Donostian eta 4.102 €/m2 Gipuzkoan
Espainiako Gobernuak bihar onartuko du gutxieneko soldata 1.286 eurora igotzea