EIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako BPGa % 1,4 hazi da, kontsumoak eta inbertsioek eraginda

Estatistikako Institutu Nazionalak jakitera eman duenez, eraikuntzaren sektorean errekuperazio zantzuak atzematen dira.
Merkataritza
Merkataritza

Espainiako ekonomiak 2014ko azken hiruhilekoan gora egin zuen, Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak gaur emandako datuen arabera; BPGa % 1,4 hazi zen epealdi horretan, batez ere, kontsumo pribatuak gora egin zuelako eta inbertsioak ere hazi egin zirelako.

2014ko urritik abendura arteko datuei erreparatuta eta hiruhileko tasa aintzat hartuta, Espainiako ekonomia % 0,7 hazi da, aurreko urtean baino bi puntu gehiago. Estatistika Institutuaren arabera, 18 hilabetez jarraian egin du gora ekonomiak.

Etxeetako kontsumoa da igoeraren eragileetako bat; % 0,9 hazi da kontsumoa. Beste faktorea, berriz, inbertsioak dira, adituen arabera: % 1,4 egin dute gora inbertsioek, batez ere, eraikuntzaren sektoreak izandako suspertzeagatik.

Enplegua

Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostuak kontuan hartuta, % 0,7 hazi zen iazko azken hiruhilekoan. Urte arteko datuen arabera, % 2,4 egin zuen gora enpleguak 2014an.

Industriaren, eraikuntzaren eta zerbitzuen alorrek erakutsi zuten jarrera positiboena; % 2,9, % 3,3 eta % 2,6 hazi ziren, hurrenez hurren.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X