Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greba deusezteko, Mahaia deitzea egotzi diote sindikatuek Osakidetzari

Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek greba orokorra deitu dute apirilaren 23rako eta 24rako.
18:00 - 20:00
Osakidetzan 'murrizketen aurreko egoerara' bueltatzea eskatu dute

Osakidetzan apirilaren 23 eta 24 egunetarako greba orokorrerako egindako deialdia "deuseztatzeko", astelehenerako Mahai Sektorialaren bilera deitzea egotzi diote Osakidetzan ordezkaritza duten SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek zuzendaritzari.

Osakidetzako langileek manifestazioa egin dute larunbat honetan Bilboko kaleetan "Kalitatezko Osakidetza baten alde. Enplegua Sortu" lelopean. SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuak batera egiten ari diren mobilizazioen baitan kokatu behar da gaurko manifestazioa. Jesusen Bihotza plazatik atera da manifestazioa eta Bilboko kalea nagusiak zeharkatu ondoren Arriaga antzokiaren parean amaitu da.

Manifestazioa hasi baino lehenago, Encarne Sanchez de la Maza Satse sindikatuko Euskadiko buruzagiak hedabideen aurrean hitz egin du. Salatu duenez, Osakidetza "enplegua suntsitzen" ari da eta zuzendaritzari eskatu dio onar dezala lan deialdi publiko bat deitzea "galdutako enplegua errekuperatzeko eta kategoria profesional guztietan beharrezko enplegua sortzeko balioko duena".

Bestalde, kanpoan dauden langileak ordezkatzeko eta Osakidetzak "bete ez dituen akordio guztiak" Mahai Sektorialean errekuperatzeko aldarrikatu dute sindikatuek. Horiez gain, "enplegua banatu dadin" lanaldia murriztea, lizentziak berreskuratzea eta " 2011ko karrera profesionala berreskuratzeko" konpromisoa hartzea eskatzen diote.

Azkenik, Osakidetzari eskatu diote "marketinera jolasteari uzteko" eta bete dezala Mahai Sektorialean negoziatzeko duen obligazioa.

Osakidetzaren balorazioa

Osakidetzako zuzendaritzak ez ditu bidezko ikusten sindikatuek azken hilabeteetan deitu dituzten mobilizazioak. "Denok dakigu Euskadiko lan-baldintza eta soldatak ez direla txarrak, eta jakina da beste autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoak baino hobeak direla, baita osasunetik kanpoko beste arlo gehienekin alderatuta ere. Eta hori argi eta garbi esan behar da: Sindikatuek grebara deitzen dute Euskadin, beste autonomia-erkidegoetan, ordea, EZ. Nahiz eta jakin lan-baldintzak Euskadin hobeak direla", salatu du Osakidetzak.

Are gehiago, ekintza guztiz "neurrigabea" eta elkartasunik gabekoa iruditzen zaio, "aintzat hartzen badugu milaka euskaldunek pairatzen duten lan-egoera". falta.

Bestalde, ahaleginetan jarraitzeko eta elkarrizketari eskua luzatzeko prest dagoela berretsi du zuzendaritzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X