Maiatzaren lehena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CCOO eta UGT: 'Familiak eta langileak erreskatatzeko ordua iritsi da'

Elkarrekin joan dira CCOO eta UGT, EAEn eta Nafarroan egin dituzten manifestazioetan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
CC.OO eta UGT, 'Horrela ez gara krisitik aterako' lelopean

Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuek “herstura politikekin” amaitzeko exijitu eta “familiak, langileak eta herritarrak” erreskatatzeko ordua iritsi dela aldarrikatu dute, Maiatzaren Leheneko manifestazioetan.

'Horrela ez gara krisitik aterako. Pertsonak lehenik' lelopean, elkarrekin joan dira CCOO eta UGT EAEn egin dituzten manifestazioetan. Horrez gain, PSE-EEko agintariak ere sindikatu horiekin bat egin dute Maiatzaren Leheneko protestetan.

Unai Sordo eta Raul Arza CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiak, hurrenez hurren, Bilboko manifestazioan izan dira. Bertan ere Patxi Lopez lehendakari ohia eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia izan dira.

"Austeritate politiken" aurka agertu dira CCOO eta UGTko ordezkariak, “krisia luzatu” dutela argudiatuz. “Krisia luzatzeaz gain, herritar askoren egoera okerrera eraman dute politika horiek, prekarietatea areagotuz eta soldata txikiagoak bultzatuz”.

Unai Sordoren (CCOO) iritziz, egoera honetan, "berebizikoa da" sindikatuen lana, gizarte “justuago eta kohesionatuagoa” lortzeko bidean. Xede nagusia soldatak berreskuratzea eta zerbitzu publikoak indartzea izan behar duela gaineratu du.

Raul Arzak (UGT), bestalde, “herritarrak, langileak eta familiak” erreskatatzeko ordua iritsi dela goraipatu du. “Herritarrek ez dute ulertzen zergatik bideratu diren hainbat milioi euro bankuak erreskatatzera; langileak noiz erreskatatu behar dituzten galdetzen dute”, nabarmendu du. Soldatak igotzea eta gizarte laguntzak handitzea eskatu du Arzak.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari eskaera bat egin dio Raul Arzak: “sindikatuei gehiagotan aurre ez egitea, eta eurekin alor publikoko baldintzak negoziatzea”, alegia.

Bilbokoaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako hiriburuetan ere manifestazioak egin dituzte CCOOk eta UGTk. Donostian Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X