Energia eolikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gamesak 9 haize-sorgailu salduko dizkio Erresuma Batuko parke bati

9 megawatteko potentzia duten 23 gailu kendu eta 18 megawatt ekoizten dituzten 9 haize errota jarriko ditu euskal konpainiak Ovenden Moorreko parke eolikoan.
9 haize-sorgailu jarriko ditu Gamesa euskal konpainiak Erresua Batuan. Artxiboko irudia: Gamesa
9 haize-sorgailu jarriko ditu Gamesa euskal konpainiak Erresua Batuan. Artxiboko irudia: Gamesa

Gamesa euskal konpainiak 9 haize-sorgailu jarriko ditu Erresuma Batuko Halifax herriko Ovenden Moor parke eolikoan eta potentzia gutxiagoko beste hainbat kenduko ditu, ohar bidez jakinarazi duenez.

1993tik funtzionamenduan dauden turbina zaharrak kendu eta berriak jarrita, parke eolikoak energia bikoitza ekoiztuko du haize sorgailu erdiekin.

Guztira, 22 urte dituzten eta 9 megawatteko potentzia zeukaten 23 haize-sorgailu kendu eta 18 megawatt ekoizteko gaitasuna duten 9 haize-sorgailu jarriko ditu Gamesak.

E.ON eta Energy Power Resources Ltd (EPRL) ekoizleak osatutako "joint venture" delakoak garatuko du proiektua eta 2016. urtean martxan izango da.

Behin aldaketa egindakoan, Ovenden Moor parke eolikoak energia berriztagarriaz hornituko ditu Ingalaterrako 12.000 etxebizitza eta 21.000 tona CO2 atmosferara igortzea eragotziko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X