Acciona-k egingo ditu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTren Bergarako korapiloaren bi zati esleituta, 97,6 milioiren truke

Hala, trenbidearen Bergarako bost zatiak esleituta daude dagoeneko. Lan garrantzitsuenetako bat da Udalaitz mendia zeharkatu duen tunel bikoitza.
MAM-eko argazkia: bergarako-lotunea_
MAM-eko argazkia: bergarako-lotunea_

Adifen Administrazio Batzordeak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Bergarako korapiloaren bi zati berri esleitu ditu 97,7 milioi euroren truke, trenbideen azpiegituren enpresak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Zehazki, esleitutako zatiak Arrasate-Bergara (Zumelegi sektorea) eta Elorrio-Elorrio dira.

Aipatutako kontratuak onartuta, 'Euskal Y' Bergara parean osatzen duten bost zatiak esleituta daude dagoeneko.

Arrasate-Bergara (Zumelegi sektorea) -2,7 kilometrokoa- eta Elorrio-Elorrio, 2,9 kilometrokoa- zatiez gain, Bergarako korapiloa Arraste-Bergara (Kobate sektorea) -2,9 km-, Arrastate-Bergara (Angiozar sektorea) -2,6 km- eta Elorrio -Bergara -2,6 km- sektoreek ere osatzen dute; guztira, 13,7 kilometro inguru.

Arrasate-Bergara (Zumelegi) zatia Arrasate eta Elorrio herrien azpitik egingo dute, bere osotasunean.

Lan garrantzitsuenetako bat da Udalaitz mendia zeharkatu duen tunel bikoitza. Udalaitz Sartaldea tunelak 2.725 metro izango ditu eta Udalaitz Sortaldea tunelak 2.680.

Zati hori egiteko 53.574.880 euroko kontratua sinatu dute eta Acciona Azpiegiturak enpresak egingo du.

Bestalde, Elorrio-Elorrio zatia (2,9 kilometro) lurralde bizkaitarrean egingo dute.

Aurretik aipatutako azken zati hori egiteko 41.168.023 euro emango dituzte eta Construcciones Sanchez Dominguez-Sando eta Rover Alcisa Alddi Baterako Enpresa Elkarteak hartu du bere gain.

Lan garrantzitsuetako batzuk bide bakarreko hiru bidezubi: Zabaleta Iparraldea 1, 490 m; Zabaleta Iparraldea 2, 200 m eta Zabaleta Hegoaldea, 211 metrokoa.

Gainera, Goikoa (179 metro) eta Zumelegi (451 metro) bidezubiak ere egingo dituzte zati horretan, baita Zumelegiko tunel artifiziala ere (206 metroko luzera eta bide bikoitzekoa)

Adifek jakinarazi duenez, azken urteetan bezala, 'Euskal Y'k finantzazioa jasoko du Europatik 2014-2020 epean, RTe-T Laguntzen bidez, 488 milioi eurokoa.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X