Greba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasuna nagusi, Renfeko greba egunean

Gutxieneko zerbitzuak osotasunean betetzen ari dira, merkantzia trenen % 20 eta aldiriko trenen % 75 baitabiltza.
renfe
Artxiboko irudia. Argazkia: EiTB.

Semaf eta CGT sindikatuek greba eguna deitu dute ostiral honetarako Renfeko tren zerbitzuetan. Renferen arabera, Sustapen Ministerioak ezarritako gutxieneko zerbitzuak osotasunean betetzen ari dira.

Geldialdia gauerdian hasi da eta ostiral osoan egingo dute. Hasiera batean, CCOO sindikatuak ere grebarako deialdia egin zuen, baina azken unean atzera egitea erabaki du.

Sustapen Ministerioak ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira, merkantzia trenen % 20 eta aldiriko trenen % 75 baitabiltza.

AVE-Ibilbide luzeko zerbitzua eskaintzen dutenei dagokienez, trenen % 72 ezarri dituzte gutxieneko zerbitzu gisa.

Egun arruntetan 353 trenek eskaintzen dute AVE-Ibilbide luzeko zerbitzua, eta 255 ibiliko dira gaur, eta ohiko 527 aldiriko trenen 343k eskainiko dute zerbitzua.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X