Banketxeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxazainetan dirua ateratzeagatik, komisio bikoitzik ez, 8 bankutan

Kutxabank edo Sabadell-Guipuzcoano banketxeek ez diete bezeroei BBVAk edo Santander bankuak iragarri duten bi euroko komisioa ordainaraziko.
18:00 - 20:00
Bigarren komisiorik ez 18000 kutxa automatikotan

Zortzi banketxek, tartean Kutxabankek, euren bezeroei kutxazainetan diru ateratzeagatik komisio bikoitzik ez kobratzeko akordioa izenpetu dute asteazkenean.

Bankia, Sabadell, Kutxabank, Abanca, BMN, Ibercaja, Liberbank eta Unicaja (Euro 6000 sarearen menpe daude denak) bankuek sinatu dute ituna, baina baliteke aurrerantzean ere beste banketxe eta kutxa batzuk batzea.

Bezero ez direnei euren kutxazainetan dirua ateratzearren bi euroko komisioa ordainaraziko zietela iragarri dute BBVAk, Santander bankuak eta Caixabankek. Horri erantzunez edo, akordioa lortu dute orain zortzi bankuek.

Bankinter eta Banco Popular itunera biltzekotan dira. Era berean, azken honek alde biko akordioak lortzeko asmoari eutsi dio. Orain dela gutxi, esaterako, ING Direct sareko bankuaren bezeroei bere kutxazainak doan erabiltzeko izenpetu zuen.

Jada akordioa sinatuko dutela iragarri duten bankuak Estatuan dauden kutxazainen % 37ren jabe dira.

Komisio bikoitza

Caixabank izan zen bi euroko komisioa ezartzen lehena. BBVA irailaren 21ean hasiko da kobratzen eta Santander bankuak ere aurki indarrean jartzeko asmoa du.

Finantza sektoreko iturriek Europa Press agentziari nabarmendu diotenez, garrantzitsua da Espainiako Bankuak komisioen auzia argitzea. Izan ere, eurenak ez diren kutxazainak erabiltzearren komisio bat ordaintzen dute jada bankuetako bezeroek; banketxe handiek iragarritako honekin, beraz, birritan ordaindu beharko lukete.

BBVA izan da komisio bikoitza aplikatuko ez duela iragarri duen bakarra.

i duen bakarra.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak "norabide berean arraun egiteko" eskatu die eragile guztiei, Tubos Reunidosi laguntzeko

Imanol Pradales lehendakariak Tubos Reunidos "erreferentziazko" enpresatzat jo du, besteak beste, ekonomiaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan giltzarri baita, eta azpimarratu du etorkizunean ere hala izaten jarraitu behar duela. "Egoerari aurre egiteko, denok norabide berean arraun egin behar dugu: zuzendaritza, langileak, hornitzaileak, hartzekodunak eta erakundeak", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X