Abiadura handiko trena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiriburuetako sarbidea aztertuko dute Oregik, alkateek eta Gobernuak

Oregi, Aburto, Goia, Urtaran eta Pastorren arteko bilera 17:00etan hasiko da Sustapen Ministerioaren egoitzan, Madrilen.
AHT. Artxiboko irudia: EiTB
AHT. Artxiboko irudia: EiTB

Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburua eta Juan Maria Aburto, Eneko Goia eta Gorka Urtaran Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateak, hurrenez hurren, Ana Pastor Sustapen ministroarekin bilduko dira astearte honetan Abiadura Handiko Trenaren hiriburuetako sarbidea aztertzeko.

Planak Atlantikoko korridorearen protokoloan eta lantaldean aurreikusita daude. Europako Batzordeak egitasmoa lehentasuna duela zehaztu zuen. Bilera 17:00etan hasiko da Sustapen Ministerioaren egoitzan, Madrilen.

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu