Diru-bilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak aitortu du aurrekontuak 'doitu' beharko dituela

Erkorekak uste du "nahitaezkoa" izango dela Bizkaiko eta Arabako aldundien diru-bilketa aurreikuspenak betetzen badira. “Murrizketekin jarraitzea nahitaezkoa” denik “gezurra” dela ziurtatu du ELAk.
18:00 - 20:00
Gastuak diru sarreretara egokitu beharko direla esan du Erkorekak

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak aitortu du "nahitaezkoa" izango dela datorren urteko aurrekontuak "doitzea" aldundi batzuen diru-bilketa aurreikuspenak betetzen badira.

Erkorekak Jaurlaritzaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, asteazken honetako Finantzen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran aztertuko dituzte zerga-bilketaren aurreikuspenak, horretan oinarritzen baita Jaurlaritza aurrekontu proiektua osatzeko.

Bizkaiko eta Arabako aldundiek hasieran jarritako helburua, zerga-bilketa igotzea, lortzen ez badute eta espero baino gutxiago biltzen badute zer gertatuko den galdetuta, Erkorekak asteazkenera arte itxaroteko deia egin du.

Hala eta guztiz ere, aurreikuspenak betetzen badira "aurrekontuetan ondorioak nahitaezkoak" izango direla aitortu du.

ELA: "Murrizketekin jarraitzea ez da nahitaezkoa, hori gezurra da”

Bestalde, “murrizketen bidetik jarraitzea nahitaezkoa” denik “guztiz faltsua” dela ziurtatu du ELA sindikatuak.

Sindikatu abertzalearen ahotan, “Espainiako Gobernuak erabakitako murrizketak onartzearekin” zerikusia du Eusko Jaurlaritzaren jarrerak.

Jaurlaritzari eta aldundiei erantzukizunak eskatu dizkie ELAk, “diru-sarrerak hobetzeko zerga politika aldatzeari uko egiteagatik”.

“Finantza Publikoen Euskal Kontseilua asteazken honetan egin beharreko bileraren aurrean baikor izaterik ez du uzten jarrera horrek. Zerga politika aztertzeari uko egitearekin, defizitaren muga onartzearekin eta zor publikoa ordaintzeko lehentasunarekin Urkulluren Gobernuaren politikak antisoziala izaten jarraituko du”, salatu du ELAk.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X